Nor gara gu

 

Hilero antolatzen da mendi-irteera bat haur, gazte eta gurasoentzat.
20-40 pertsona izaten gara irteera horietan. 1993tik egin da horrela.

Helburuak hauek dira: Batetik, ikastolako lagunekin batera mendiaz eta naturaz gozatzea, eta bestetik, denok euskaraz bizitzeko beste aukera bat  izatea.

Gure leloa ‘Mendian ere euskaraz bizi’ da. Haurrek, eta gurasoek ere, euskara lantzeko aprobetxatzen dugu mendia.

Hauek dira egiten diren lanak:

  • Urteko planifikazioa (9-10 irteera).
  • Irteera egin baino  lehenago bidearen egoera egokia konfirmatzea.
  • Irteera bakoitzaren deialdia,  posta elektronikoaz bidaliko da nahi duenari eta ikastolaren weborrian argitaratuko da. Hurra, Josefinak  eta Sakramentoko  iragarki tauletan ere, ibilbide bakoitzaren informazioa jarriko da.
  • Mendian taldeko inor ez dela galduko zaintzea (Horretan baina, mendigoizale guztiok hartzen dugu parte, handiok eta txikiok).
  • Urteko domina eta saria  zeinek irabazi duen kontrolatzea,  gero, azaroko irteeran, banatzeko.

Azaroko irteera bukatuta, jatetxe batean bazkaltzen dugu eta bertan ikasturteko sari banaketa egiten dugu. Hiru irteeretara joan denari domina ematen zaio. Irteera kopuru horretatik gora, hau da, sei, bederatzi irteeretara joan denari, ezusteko saria emango zaio. Ekaineko irteera hondartz batetik gertu bukatzen saiatuko gara.

Mendira joatea ez da tontor batera igotzea soilik. Irteera batzuetan ibilaldi errazagoak egiten saiatzen gara. Txikienek ere aukera izan dezaten, ikastolako lagunekin batera, naturaz gozatzeko.

Beraz, inguruko mendiak eta parajeak ezagutzeaz gain  ikastolako beste laguntxo batzuk ezagutzeko eta  beraiekin euskaraz egiteko aukera aparta duzue gurekin bazatozte.

AUPA ZURRIMENDIZALEAK!!!!!!

2 thoughts on “Nor gara gu

  1. Nire semea sartu berria da Zurriola ikastolan, Lehen Hezkuntza 6.mailan: 11 urte egin berriak ditu. Jakin berri dut datorren 2013ko Azaroak 24an irteera bat egin behar dela. Hori dela eta, baieztatu nahi nuke ea egingo den eta, behin semearen baietza jasoz gero, egun horretarako laguntzaile bezala egoteko.

    Ongi izan

    Karmelo Busturia
    telefonoa: 656793874

  2. Kaixo,
    Hurrengo ikasturtera begira, jakin nahiko nuke ze adinetatik aurrera gomendatzen dezuten mendiko irteerak egitea.
    Galdera hau egiten dizuet, familia bat geralako mendizaleak baina Irailean 4 urte eta Uztailean 6 urte bete behar dituzten umeak dazkagu.
    Esango diguzue noiztik aurrera hasi gaitezkeen Zurrimendiko taldearen irteeratan parte hartzen?
    Eskerrik asko
    Nekane Fernández

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude