2016ko Ilbeltzaren 31en, BALKOAIN(491 mt) PR-GI 119

BALKOAIN

Adunako Aburuza sagardotegian lagako ditugu automobilak eta pista batetik Basopotako atseden-guneraino joango gara. Bertan hartuko dugu mendiko bide bat eta berriz ere, pistara behin iritsita Mariakogainara iritsiko gara. Bertatik, ondo seinaleztaturiko eta bide zabal batetik tontorrera iritsiko gara. Bertan, gurutze erraldoi bat dago eta gertakizun historiko bati buruzko informazio interesgarria.
Berriz ere, Mariakogainara jaitsiko gara eta beti ere, marka zuri horiak jarraituta Adunaraino jaitsiko gara.

Denbora: 2 ordu t’erdi
Desnibela: 260mt
Luzera: 6,3 km

Irteera: Goizeko 9:00etan, Hurran.
Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
Bazkaria: Norberak berea.

Hurrengo irteera: GAINTXIPIA (626 m) Otsailaren 21ean

2015eko Azaroaren 15ean, AGERRE (ADARRA)-(817 mt)-dominak

adarra02

Aurtengo dominak eta sariak banatu aurretik gertuko mendi klasiko batera joango gara: Adarrara.
Horretarako, Urnietako Besabin lagako ditugu autoak eta Adarrara igotzeko betiko bidetik joango gara. Ez dago markarik baina bidea nabarmena da.
Ibilbideak bi norabide hartzen duenean, guk eskuinekoa hartuko dugu eta aldapatzarretik igoko gara tontorreraino. Jaitsiera, beste bide batetik egingo dugu, Mantaleko lepotik, Besabiraino.
Urtero egiten den moduan, domina eta sari banaketa bazkari eder baten ondoren egingo dugu Groseko Itxasburu elkartean.
Hori dela eta, bazkari horretara joaten interesatuta daudenak, mesedez, posta honetara, zurrimendi@zurriolaikastola.net zenbat ume eta zenbat heldu joango zareten baieztatu azaroaren 13a baino lehen.

Denbora: 2 ordu t’erdi
Desnibela: 529mt
Luzera: 6 km

Irteera: Goizeko 9:00etan, Hurran.
Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
Bazkaria: Itxasburu elkartean. Domina eta sari banaketa.

Hurrengo irteera: Xoldokogaña, 486 mt- Abenduaren 13an

2015eko Urriaren 18an,Finalistaren Eguna

finalistaeguna

Aurtengo finalistaren eguna ospatzeko Bergarako Gorla Alpino elkartekoek ibilbide bat prestatu dute Bergararen inguruan. Bertan, Gipuzkoako beste eskolekin batera ibilbidea osatuko dugu.

Denbora2 hordu.
Luzera: 8,6 km (umeek) 11,5 km (helduek)

IrteeraGoizeko 9:00etan, Bergaran. Ibargarai ibilbidea,10 seminarioko patioan.
Garraioa: Familia bakoitzak berea.
Bazkaria: Norberak berea.

Hurrengo irteera:  Azaroaren 15ean. Adarra ( 817). Dominak!!!!!

 

2015eko Irailaren 19an, Arditurrira Bizikletaz

bici

 

Aurten ere, bizikletaz hasiko dugu mendi irteeren ikasturtea. Horretarako, ibilbide paregabean ibiliko gara. Ikastolatik Arditurriko meatzetara. Ibilbide honek ez du misterio handirik. Aldapa gora doa denbora guztian baina ia-ia ez gara konturatuko iristen garenerako. Gero, jakiña, aldapa bera izango da eta orduan bai konturatuko garela.
Eta ikasturteko aurreneko irteera denez, ikastolan elkartuko gara bazkaltzeko, elkarri oporrak kontatzeko eta ikasturte honetako mendi irteeren egutegiaz hitz-egiteko.

 

Irteera: Goizeko 9:30ean, Hurran.
Garraioa: Bizikleta.
Bazkaria: Norberak berea. Ikastolan.

Hurrengo irteera:Finalistaren eguna. Bergara. Urriaren 18an.

2015eko Ekainaren 7an, Orio-Zarautz GR-121

orio-zarautz

Ikasturteko azkeneko irteera, kostaldean egingo dugu. GR-121 ibilbidearen marka txuri-gorriak jarraituz, Oriotik Zarautzera joango gara. Horretarako, autoak Zarautzen lagako ditugu eta trenez Oriora joango gara. Orioko tren geltokitik abiatuko gara eta ia ibilbide osoa pista batetik joanda, Zarautzko hondartzara iritsiko gara.
Hemen, eguraldiak nahi badu, jakina, bazkaldu eta bainatu egingo gara. Despedida moduan ez dago gaizki.
Datorren ikasturtera arte!!!!!!!

Denbora: 2 ordu
Desnibela: 203 mt
Luzera: 4,5 km

Irteera: Goizeko 9:30etan, Zarautzko tren geltokian.
Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
Bazkaria: Norberak berea.

Hurrengo irteera: Irailaren 19an. Bizikletan

2015eko Maiatzaren 17an, Saioa(1418mt)

saioa

Maiatza hemen dugu eta oraingo honetan Nafarroa aldera joko dugu. Ur-mugan dagoen mendi klasiko batera joango gara: Saioara. Horretarako, Iruritatik barna, kotxeekin Artesiagako mendi-portua igoko dugu eta bertan lagako ditugu.
Hasieran, GR-12ko marka txuri-gorriak jarraituko ditugu eta behin metro batzuk pista batetik eginda, markak jarraitzeari utziko diogu eta, tarte batzuk marka edo biderik gabe, belarditik, tontorreraino joango gara. Beti ere, tarte hauek eguraldi onarekin soilik egingo ditugu.
Tontor hau begiratoki edo talaia-mendi ezin hobea da Euskal Herria hor goitik ikusteko. Hondarribitik Pirinioraino… Merezi du igotzea.
Jaitsi, beste aldetik jaitsiko gara Sagardegiko mendi-leporaino eta bertan lehenago laga ditugun pista zein markak “hartuko” ditugu eta kotxeraino, pistatik itzuliko gara.
Bazkaltzera, Irurita aldera jaitsiko gara.

Denbora: 3,30 ordu
Desnibela: 425 mt
Luzera: 6,2 km

Irteera: Goizeko 8:30etan, Hurran.
Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
Bazkaria: Norberak berea.

Hurrengo irteera: Ekainaren 7an. Orio-Zarautz. Kostaldeko bidea.

2015ko Apirilaren 26an, Errezil PR-GI-83

errezil

 

Apirileko irteeran ez gara mendi punta batera joango. Errezilen inguruan ibiliko gara bertako bide zein baserriak ezagutuz.
Horretarako, marka zuri-gorri-horiak jarraituko ditugu bide osoan. Errezildik Trintxera-Iturbururaino, beti goraka ibiliko gara eta punturik altuena Otsabiagan dago, Goiatzetik Urrakira doan errepidean hain zuzen ere, eta bertatik, beheraka, porlanezko pistatik baserriz-baserri Errezilaino joango gara.
Helbide honetako 8. ibilbidea da. Guk kontrako norabidea egingo dugu.

Denbora: 3,45 ordu
Desnibela: 320 mt
Luzera: 9,5 km

Irteera: Goizeko 9:00etan, Hurran.
Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
Bazkaria: Norberak berea.

 

Hurrengo irteera: SAIOA (1418 mt)-MAIATZAREN 17an

2015ko Martxoaren 15ean, Erlo(1030mt)

erlo02

Otsailean egin behar genuen irteera, martxoan egingo dugu eta Izarraitz mendi-kateko Erlo mendira joango gara. Horretarako, autoak Zorrozpe atsedenlekuan lagako ditugu. Bertatik abiatzen da pista ia-ia tontorreraino eramango gaituena. Oraingo honetan, jarraitu behar ditugun markak txuri-urdinak dira. Hasieran batean, baso batetik joango gara ibilbide gorabeheratsu batetik. Ondoren, Izkitturriko ura hartuko dugu eta behin Zamatokiako lepora iritsita, Erloko telebistako errepetidorera doan pistatik jarraituko dugu eta azken metroak haitzen artean egin ondoren, tontorrera iritsiko gara.
Jaisteko, bide berberetik jaitsiko gara aparkalekuraino. Bertan, bazkaltzeko mahaiak-eta badaude.
Denbora: 4 ordu
Desnibela: 415 mt
Luzera: 8,6 km

Irteera: Goizeko 9:00etan, Hurran.
Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
Bazkaria: Norberak berea.

 

Hurrengo irteera: PR-Gi-83 Errezil-Apirilaren 26an

 

2015ko Otsailaren 22an, Erlo(1030mt)

erlo02

 

Otsaileko irteeran Izarraitz mendi-kateko Erlo mendira joango gara. Horretarako, autoak Zorrozpe atsedenlekuan lagako ditugu. Bertatik abiatzen da pista ia-ia tontorreraino eramango gaituena. Oraingo honetan, jarraitu behar ditugun markak txuri-urdiñak dira. Hasieran batean, baso batetik joango gara ibilbide gorabeheratsu batetik. Ondoren, Izkitturriko ura hartuko dugu eta behin Zamatokiako lepora iritsita, Erloko telebistako errepetidorera doan pistatik jarraituko dugu eta azken metroak haitzen artean egin ondoren, tontorrera iritsiko gara.
Jaisteko, bide berberetik jaitsiko gara aparkalekuraino. Bertan, bazkaltzeko mahaiak-eta badaude.
Denbora: 4 ordu
Desnibela: 415 mt
Luzera: 8,6 km

Irteera: Goizeko 9:00etan, Hurran.
Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
Bazkaria: Norberak berea.

 

Hurrengo irteera: Ibilaldi neurtua. Martxoaren 8an

2014ko Urtarrilaren 25ean, Buruntza(441mt)

buruntza

 

Urtea hasteko gertuko mendi batera joango gara: Buruntzara. Autoak, Urnietako futbol zelaitik gertu dagoen aparkalekuan lagako ditugu. Bertatik, aldapa hasten zaigu eta “scalextric” antzeko batetik, A-15 autobiaren gainetik pasako gara. Bide txiki batetik Lekuneraino iritsiko gara pista hartzeko. Hemendik, Azkorteko baselizaraino joango gara. Porlanezko pista utziko dugu eta marka gorri-urdiñak jarraituta, belardi batetik hasieran eta gero baso batetik markak utzi arte joango gara eguneko zatirik malkartsuena igotzeko. Hau behin pasata, bidea zabaltzen da eta minutu gutxitan Buruntzako bertize geodesikoa ikusiko dugu. Bertatik, Buruntzako gurutze erraldoira joango gara. Bistak,eguraldia lagun, ederrak dira.
Itzuli, bide beretik itzuliko gara kotxeraino.
Denbora: 2 ordu t’erdi
Desnibela: 420 mt
Luzera: 4,3 km

Irteera: Goizeko 9:30ean, Hurran.
Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
Bazkaria: Norberak berea.
Hurrengo irteera: ERLO (1030 mt) Otsailaren 22an