Abenduak 12: ATXARRE (312 m.)- URDAIBAI Bizkaia

Urdaibai Atxarretik (Inaxio, Euskal_Herria.org)

Ibilbidearen deskribapena (ATXARRE).

Zornotzaraino autopistaz joan eta Gernikako 18. irteeran atera. Autzaganera igo eta Gernika-Lumorantz jarraitu. Bertan Lekeitioko bidea hartu. Kortezubi igaro ondoren eta Arteaga iritsitakoan, Laida eta Lagako hondartzen norabidea jarraitu. Kanala herriko jatetxearen aparkalekuan (eskuinaldean)  utziko ditugu autoak. Pixka bat aurrerago, errepide estu batean, egurrezko geziak aurkituko ditugu: San Martin 5´eta Atxarreko San Pedro. Erreferentzi gisa 43. km-ko mugarria hartuko dugu, baina bertaraino ez gara iritsi behar.

Aipatu bezala, errepidetik igo eskuinean dagoen baselizaraino (5´); aurretik pasa eta etxe berri baten parean eskuin aldera egin egurrezko geziari kasu eginez. 3´ra bidegurutzea aurkituko dugu (zutoina lurrean dago). Ezker eginez jarraitu Dantzaleku izenez ezagutzen den tokiraino (34´); bertan elkartuko zaigu Akordatik datorren bidea eta seinalearen arabera, ezker eginez, 15´tan kaskoraino iritsiko gara. Han aurkituko ditugu San Pedro baseliza eta Urdaibaiko behatoki paregabea: ATXARRE.

Jaitsiera bide beretik egiten da. “Montes de Bizkaia” liburuak gomendatzen du Maruatik igo, baina guk ez dugu aholkatzen; orain oso zikin, hertsia eta arriskutsua baitago.

Behin txangoa amaiturik eta aurrera pare bat kilometro eginez, Laida hondartzaraino iritsi gaitezke. Bertan aparkaleku ederra dago, iturria, hondartza, jolasteko lekua eta, batez ere, aholkatzen dizuedan taberna: bokatak, pintxoak, era askotako garagardoak eta, ron botila ugari (850 botila baino gehiago). Beraz, aukera bikaina duzue ron txupito bat hartzeko, segur bainaiz baten bat oraindik probatzeke egongo dela.

OHARRAK:

  • Irteera: Goizeko 9:00etan, Hurran.
  • Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
  • Bazkaria:Norberak berea.

Hurrengo irteerak:

  • Urtarrilaren 30ean MUNHOA (1.021m)-OILARANDOI (993 m.) BAIGORRI (BAXE-NAFARROA)  NOGERAS FERREIRO
  • Otsailaren 27an   SOROAUNDI (1.045 m.) MADOTZ (NAFARROA)        Bazkaria Gaintzan  LATIERRO REKONDO
  • Martxoaren 13an  OLLOBARREN-LOKIZ (943 m.) GANUTZA    LIZARRA(NAFARROA)    ALONSO ETXEBERRIA
  • Apirilaren 10ean    ARITXULEGI-BIANDITZ OIARTZUN (GIPUZKOA)    ESNAOLA ETXABE,  Bazkaria aterpetxean
  • Maiatzaren 15ean    CANTOBLANCO (1.009 m.) GESALTZA    ESPEJO.POBES (ARABA) LARRAÑAGA ALTZELAI
  • Ekainaren 12an    Belagua. Asteburuko irteera.

2010eko DOMINEN BANAKETA

2009-2010 urtean gutxienez hiru irteeretara etorri direnek domina jaso dute. Hauexek dira:

Itsaso ALONSO, Uxue ALONSO, Arkaitz ERAUNTZETAMURGI, Urko ERAUNTZETAMURGIL, Lorea ESNAOLA, Garazi ESNAOLA, Ihintza ESNAOLA,  Julen ESPARZA, Sara ESPARZA, Oier ETXABE, Maider ETXABE, Nerea FERREIRO, Julen GARMENDIA, Miren GARMENDIA, Ilargi GOGEASKOETXEA, Manex GOIKOETXEA, Ihalar HERNANDEZ, Irati HERNANDEZ, June IRIONDO, Oier IRIONDO, Amaia JAKA, Irati LARRAÑAGA, Martin  LARRAÑAGA,  Irune LASA, Lore LASA, Martxel LASA, Anari LATIERRO, Olatz LATIERRO, Susana MARTINEZ, Alex MENDIBURU, Oier MUÑOA, Ane NOGUERAS, Unai NOGUERAS, Aritz ORMAZABAL, Intza ORMAZABAL, Joanes PEÑA, eta Asier RODRIGUEZ.

ZORIONAK TXAPELDUNAK!!!!!

Juanjo Goñi: Mila esker 14 urte hauengatik!

Juanjo txapeldun!

Bai Juanjo, asko zor dizugu.

1997tik ibilaldi antolatzaile izan bazara, … hamalau urte dira.
Urte horietan irailetik ekainera hilero ibilaldi bat antolatu baduzu,
        … 10 ibilaldi dira urtero, … guztira 140 ibilaldi.
        TUMATXA!      GEHIEGIEGI!

Badakigu, gainera, irteera guztiak prestatu ahal izateko, beti joan izan zarela mendi horretara aste batzuk lehenago.  Badakigu, gainera, ibilaldiaren fitxako testua prestatu behar izan duzula.

Guraso askok badakigu zein zaila den mendira joatea gure umeekin bakarrik. Berehala nekatzen direla horrela joanda.
Eta badakigu lagun-koadrilan zein gustura joaten diren mendira gure umeak.
Baita zein gustura joaten garen gurasoak ere.

Zuri esker egin ahal izan dugu azken 14 urteotan!

Mila esker!    Zuri eta Yoliri! Badakigu-eta bion kontua izan dela beti!

Azaroak 21: Soratxipi (1.069 m.) Baztan. Nafarroa. Bazkaria eta dominak

Soratxipi, Inaxioren argazkia, Luberri-n

Ondoren, bazkaria izango dugu eta dominen banaketa Donamariako ostatuan. Bazkarira joateko asmoa baduzue, lehenbailehen abisatu mesedez (zurriolamenditaldea@hotmail.es).

Ibilbidearen deskribapena.
Oraingo honetan proposatzen dizuegun ibilbidea Baztanetik iragatea da.

  • Donezteberaino kotxez joango gara eta hemendik Urrozeko herriraino, errepide nagusia alde batera utziz. Ondoren Leurtzako zingiratik igoko gara bertan kotxeak uzteko.
  • Hortik Munazorrotzeko  (1.018 m) bidea hartuko dugu, marrak zuriak eta horiak jarraituz, Orraitako leporaino. Bi aukera ditugu: bata, zuzenean gailurrera igo edo bideari jarraituz, Mugako Soroan elkartu.  Ondoren, Soratxipira (1.069 m) iritsiko gara. Munazorrotzetik Soratxipira 25 minutu inguru daude.
  • Gaina jarraituz, Elloko leporaino joango gara. GR-12ko bidea hartuz, Uztakortako lepora iritsi eta handik Zumardenara.
  • GR-12ko bidea alde batetara utziz, galtzara zaharra zeharkatuz, urtegiraino iritsiko gara.
  • Ibilbide erreza, bataz beste 350 metroko desnibela du. Guztira 3 orduko txangoa.
  • Mendi punta berezia da SORATXIPI.  Euria egiten duenean alde batera erortzen den ura Atlantikora etorriko da, baina beste aldera doana… Mediterraneora joango da! Horrelako besterik ezagutzen duzue?
  • Ikusi orain dela urte batzuetako SORATXIPIko bideoa, gure Mikel Gaskaren montajea (mendi-taldekoa ere bai).

OHARRAK:

  • Irteera: Goizeko 8:30ean, Hurran.
  • Garraioa: Familia bakoitzak bere kotxea eramango du.
  • Bazkaria: Donamariako Ostatuan.
  • Joateko asmoa izanez gero, lehenbailehen abixatu, mesedez ondorengo helbidera zurriolamenditaldea@hotmail.es
    edota Xabier Nogeras 619 118 656 zenbakira deituz.

Bestalde aurtengo ibilaldien egutegia Juanjoren laguntzarekin osatu da:

  • Abenduaren 12an    ATXARRE (312 m.)
    URDAIBAI (BIZKAIA)
  • Urtarrilaren 30ean MUNHOA (1.021m)-OILARANDOI (993 m.)
    BAIGORRI (BAXE-NAFARROA)
  • Otsailaren 20-27an?    SOROAUNDI (1.045 m.)
    MADOTZ (NAFARROA)        Bazkaria Gaintzan
  • Martxoaren 13an    CANTOBLANCO (1.009 m.)
    GESALTZA    ESPEJO.POBES (ARABA)
  • Apirilaren 10ean    ARITXULEGI-BIANDITZ
    OIARTZUN (GIPUZKOA)    ESNAOLA ETXABE,  Bazkaria aterpetxean
  • Maiatzaren 15ean    OLLOBARREN-LOKIZ (943 m.)
    GANUTZA    LIZARRA(NAFARROA)    ALONSO ETXEBERRIA
  • Ekainaren 12an    ABADIASOKOA
    LAPURDI        Hondartza

baina… baina… momentuz ibilbide guztien ardura hartuko duen gurasorik ez dugunez (Juanjo ordeztea zaila da gero!), guztion artean egitea eramangarriagoa izango delakoan gaude. Horretarako prest zaudetenok bertan izena-eman dezazuen. Jada, baditugu guraso batzuk!

Besterik ez, edozein zalantza izanez gero… galdetu!.

Soratxipi, Bozonorrotz eta Mrako ikuspegia, Inaxioren argazkia, Luberri.net-en
Argazkiak
Luberri.net-ekoak dira. Argazkilaria Inaxio. Ederrak, baietz?

Hainbat Bideo 2000-2006

42 bideo prestatu ditu Mikel Gaskak (eta Luismak Youtube-n jarri ditu gero).
2000 eta 2006 urteetako ibilaldietakoak dira.
Garai haietan ibili ginenonentzat oroigarri apartak dira.

Adibidez ikusi hau: SAIOA eta domina-banaketa Beolan, Almandotzen.

Eskerrik asko Mikel!

Klik egin beheko taulako mendi batean eta … gozatu!

AITZORROTZ ANDASTO-IZPIZTE ARBURU
ATXERITO ATXURIA-ZUGARRAMURDI AUÑAMENDI ANNIE
AUZA AZKARATE BAIZA
BAIZA-SANTA MARINA BEHORLEGI BELAGUA
ERLO GOLDARAZ GORBEA
INDUSI IRIBER. IRIMO
ITZIAR IZAZPI KOLITXA
LARLA MADOZ-AKIER MAZIZO DE ALOÑA
MENDAUR MONDARRAIN OGOÑO-LAGA
OLTZARTE ORKATZATEGI PUTXERRI
SAIOA eta domina-banaketa Beolan, Almandotzen. SAMIÑO SAN ADRIAN
SARASTARRI SORATXIPI TOLOGORRI
TUTTURRE TXURREGI ULIATIK PASEO BAT

Gogoratu: Aspaldiko beste argazki batzuk ere badaude.
Juanjo 2008 60 argazki
Belagua_2006(kanpamenduko txandak)
Mendia_denetarik(mendi taldeko argazki batzuk hainbat menditan)
Hemen 2006 Mikel Gaskak Elgeamendiko argazkiak ere jarri ditu
Hemen 2006 Juanjoren lau argazki, Mugarrakoak ere
1994-1998 hasierako urteetako taldeak. Mikel Arrizabalagarenak.

Urriak 16-17: Belagua. Nafarroa.

Arrako Benta

Kaixo mendizaleok,
 
 Datorren urriak 16 eta 17an asteburuko irteera bat antolatu dugu, BELAGUAKO ARRAKO BENTAra hain zuzen ere. Ikasturte honetako lehenengoa izango da, batzuentzako borda ezagutzeko aukera paregabea eta besteontzat, berriz ere itzultzeko aitzakia.
Hango parajeak zinez ederrak dira, eta ziur Juanjok irteera politen bat prestatzen digula, agian azkenekoa, Zurriola Ikastolako Mendi Taldea utzi behar baitu.  Dena den, hor izango dugu laguntzeko beti prest!
 
Asteburu horretan joateko asmoa izanez gero, lehenbailehen abixatu mesedez. Datorren asterako
jakin nahiko dugu nortzuk joango garen.
 
Ea animatzen zareten!

                                                                  ZURRIOLA IKASTOLAKO MENDI TALDEA"

                                                                  Xabier Nogeras 619 11 86 56

Logela itxuraberritua Arrako Bentan

Listo! Udarako prest dago Belaguako logela handia.
Horma guztiak forratu ditugu eta lehengo burdinezko ohatzen ordez egurrezko ohatze berriak ditugu.
Gelan askoz toki libre gehiago dago. Berriro ere, eskerrak Kepa Zubiaurre harotz lagunari,  Xabi Berasarte harotz fitxaje berriari eta horren inguruan ibili diren hogei bat laguni. Hortxe daukazue argazki batzuk erakusteko nola zegoen lehen eta nola dagoen orain.

Ekainak 14: Bidarte-Baiona. Hondartza. Lapurdi.

    Azken urteotako ohiturari jarraitu, eta ekainean: hondartzan bukatuko dugu. Lehenik, benetako ibilaldi bat egingo dugu; ez dugu gailurrik igoko. Guztira, bi bat ordu.

    Bidarten hasiko da ibilaldia. Erretegiko hondartzara jaitsiko gara, eta bertan autoak utzi. Zenbat autotan goazen, batzuk Miarritzera joango gara eta han utzikoditugu itzulerarako zenbait auto.

    Erretegiko hondartzan hasten da Itsasertz izeneko xenda (Littoral); Hendaiaraino doa. Gu kontrako norabidean joango gara. Bizkar batera igoz gero, gure helburua ikusiko dugu: Miarritze. Kontrako mazaletik jaitsi, eta itsasertzera hurbilduko gara. Bidea bertan bukatzen da, eta gorantz doa. Itsasoak utziz gero, hondartzara jaitsi, eta hondarretatik joango gara. Hondartzak zeharkatuko ditu: Pavillon Royal, Ilbaritz, Milady, Marbella.

    Aukera horri esker ez dugu igo beharko amildegiko goiko aldera. Marbella hondartza eta gero lorategi arteko itsas ibilaldi eder bat dago. Hala ere, ahal izanez gero, Euskaldunen Kostaldea hondartzara joango gara. Surf-eskola garrantzitsu bat dago hondartzan, eta pasealekura igoko gara. Miarritze erdiraino jarraituko dugu bertatik.

    Oso inguru ederra da. Itsas Museotik pasako gara; aurrean Arrokako Birjina dago. Lurrari metalezko pasabide batez lotutako arroka bat da. Talaiatik pasa eta gero, Portu Zaharrera jaitsiko gara: arrantzaleen portua txalupatxoekin. Erdiguneko Hondartza Handian bukatuko dugu. Horixe da Miarritzeko tokirik aristokratikoena; XIX. Mendeko jauregitxoz josia eta erreferentziatzat, Belleveue kasinoa.

OHARRAK
Irteera: Ikastolako atarian elkartuko gara goizeko 9etan
Familia bakoitzaren ardura da autoa eta jan-edana.