2013ko Urtarrilaren 27an, Onddi

 
Urtarrileko txangoan gertuko mendi batera joango gara. Oraingo honetan Urnietako herriaren ondoan dagoen paraje interesgarrira.
Besabi baserriaren ondoan lagako ditugu kotxeak eta Adarrara doan bidea albo batera utziz kartel batek Onddira joateko bidea markatzen digu.
Ia bide osoa pista bat da eta Arlegorreko haitzen ondotik doa. Bisasarobeko leporaino helduko gara eta bertan trikuharri bat ikusteko aukera izango dugu. Pozontarriko trikuharria. Bertatik, gorako bidea hartuko dugu suebaki bat aprobetxatuz eta, beti aldapa gora, Onddiko tontor bikotzera iritsiko gara. Donostialdeko eta Buruntzaldeko bista ederrak daude handik.
Bi tontorren artean zista bat dago.
Gailurretik behera beste bide bat hartuko dugu eta eguneko leku ikusgarrienera iritsiko gara: Mulisko gainera. Bertan hainbat mairubaratz, zista eta zutarri dago.
Lehen gizakiak gaia lantzeko ez dago batere gaizki mendi buelta hau.
Muliskotik pista bat hartuko dugu Bisasarobeko leporaino eta igotzeko erabilitako bidea berriz ere hartuko dugu Besabiraino joateko.
 
Onddiko gainaldeko panoramika. (Arg.: Inaxio, Luberri.net)

Onddiko gainaldeko panoramika. (Arg.: Inaxio, Luberri.net)

 
Denbora: 3 ordu
Desnibela: 306m
Luzera: 6.25km
 
Irteera: Goizeko 9:00etan, Hurran.
Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
Bazkaria: Norberak berea.
 
Hurrengo irteera:
 ARNO (618 mt.) Olatzetik. Otsailaren 17an

 

Abenduaren 16an: Lareo Lizarrustitik. Gipuzkoa

Abenduko irteeran Aralar aldera joango gara. Kotxez iristeko, N-1etik Beasaineraino joango gara eta hemendik Ataunerako bidea hartuko dugu. Ataun pasata eta buelta eta errebuelta batzuk egin ondoren Lizarrustira iritsiko gara. Parketxearen ondoan dagoen aparkalekuan lagako ditugu automobilak.
Egin behar den ibilbideak ez du zailtasun handirik. Hasiera nahiko laua da eta aldapa gutxiko bidea da. Oraingo honetan basoa kolorez goitik behera aldatuta egongo da, ia-ia neguan baikara. Hostoak lurrean egongo dira eta batzuentzat gozamena izango da orbelean ibiltzea. Basotik behin irtenda Lareoko urtegiari itzulia emango diogu beti ere pistatik irten gabe. Marka txuri-gorriak lagako ditugu Lareoko trikuharriren ondotik pasatzeko eta beherako bidea hartuko dugu etorri garen leku ber-beretik itzultzeko.
Aparkalekuaren ondoan bazkaltzeko lekua dago, parke eta guzti.

Denbora: 2 ordu t’erdi
Desnibela: 166 m.
Luzera: 7,3 km.

Irteera: Goizeko 9:00etan, Hurran.
Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
Bazkaria: Norberak berea.

Hurrengo irteera:
Urtarrilaren 27an –Onddi– Besabitik. (Ikus egutegia)

Azaroaren 25ean. Murumendi, Santa Marinatik. DOMINAK…

Azaroko irteera Gipuzkoako ia-ia erdira joango gara. Kotxeekin behin Tolosan N-1etik irtenda eta Azpeitiko bidea hartuta Santutxon Beizamara doan bidea hartuko dugu eta  hemendik Santa Marinara doana.
Argisaingo Santa Marina Albizturko auzo eder bat da. Garai bateko erromesen ospitalea  eta  XII. edo XIII. mendeko atari erromanikoa daukan eliza dago.
Gu hemendik abiatuko gara eta Larrañaga Goikoa baserritik gora GR-35 eta Donejakue bideko markak jarraituko ditugu Elorrizabal leporaino. Bertan, Santa Agedatik datorren GR-34 hartuko dugu eta porlanezko pista batetik Zarateko lepora  helduko gara. Bertatik, aldapa gora joango gara eta pagadi misteriotsu batean sartuko gara. Arditurrin ez genuen intxixua ikusi. Paraje honetan Murumendiko Mari omen dabil… ea ikusten dugun!!! Azken aldapa pikoa eta  Murumendiko ttonttorrera iritsiko gara. Bistak paregabeak dira eta gailurrean dagoen orientazio-mahaiari esker Gipuzkoako mendien errepasoa egingo dugu.
Itzuli, bide ber-beretik itzuliko gara.

(Argazkia: Luberriko Enezubi)

Bazkaria, Santa Marinako jatetxean goxo-goxo  egingo dugu. Bertan, iazko txapeldunei dominak eta sariak banatuko dizkiegu.
Bazkarira joateko asmoa baduzue, mesedez, posta elektroniko honetara idatzi azaroaren 20a baino lehen : zurrimendi@zurriolaikastola.net

Denbora: 4 ordu
Desnibela: 318 m.
Luzera: 10 km.

 

OHARRAK:
Irteera: Goizeko 9:00etan, Hurran.
Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
Bazkaria: Santa Mañako Segore Etxeberri jatetxean.

Hurrengo irteera:   Abenduaren 16an –Lareo– Lizarrustitik

Urriaren 21ean: Arditurriko basoetan. Gipuzkoa

Oraingo honetan aldi berean ezaguna eta ezezaguna den gertuko leku  batera joanen gara: Arditurriko basoetara.
Autoekin Arditurriko meategietara joateko dagoen aparkalekuraino joanen gara. Bertatik, eta GI-1009 ibilbide motza jarraituz, ibilbidearen lehenengo zatia basotik eginen dugu. Hasieran, errekaren iskinetik ibiliko gara eta goraka hasiko gara Unailekuko bordara iritsi arte. Hemen bidea bitan banatzen da. Aiako Harriak ia-ia gure gainean daude eta Unailekutik horra joaterik badago. Guk bide hori ez dugu hartuko eta Sorotxorako bidetik joanen gara, errekatik errekara eta beti ere basotik irten gabe. Haritzak, pagoak, gaztainondoak, gorostiak, pinuak…dena nahastuta.
Sorotxon, Aritxulegira doan kamioarekin eginen dugu topo eta gu beheraka hasiko gara. Porlanezko pista batetik eta meategien artean Marrodan artistaren eskultura ikusgarriraino joanen gara. Bertatik,  gertu-gertu dauden Arditurriko meategiak ondo baino hobeto ikusten dira. Hemendik abiapuntura  di-da batean iritsiko gara.
Bazkaltzeko aukera badago meategien ondoko parketxoan.

Denbora: 3 ordu
Desnibela: 250 m.
Luzera: 5,8 km.

OHARRAK:
Irteera: Goizeko 9:00etan, Hurran.
Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
Bazkaria: Norberak berea.

Arditurriko bidegorria PDF [3072Kbs.]

Hurrengo irteera: Murumendi 868 m. Santa Marinatik. Bazkaria eta dominen banaketa.

Irailaren 30ean: Leitzalarrea-Urepel (1056 m). Leitza. Nafarroa.

Ikasturteari hasiera emateko Urepel mendira joango gara. Jatetxe edo herri bat izateaz gain mendi baten izena ere bada eta horra joango gara ikasturte honetako aurreneko irteeran.
A-15 autobidetik, Leitzarako bidea hartuko dugu. Hemendik, buelta eta errebuelta batzuk egin ondoren Leitzalarreako Ixkibar paraje ederreraino iritsiko gara. Kotxeak hemen lagako ditugu gure txangoa hasteko.
Igoera gehiena pista batetik egingo dugu. Hau bitxikeria bat da baina ez dago ezta marka bat bera ere. Tartean, basotik, pagaditik, tartean, basotik kanpo. Bitartean, inguruko baso ederretaz gozatuko dugu. Gipuzkoako pinudiak eta Nafarroako pagadiak. Azkeneko igoerak esfortzu pittin bat eskatuko digu eta tontorrera iritsiko gara. Bertatik, ea Donostia ikusteko aukera dugun!!!

Urepel Izkibar atsedenlekutik gertu (Argazkia: Joxe, Luberri,Euskal-Herria.org)

Jaitsiera, Gipuzkoa eta Nafarroan arteko mugatik, GR-121ko markak jarraituz, Konditzateko leporaino ailegatuko gara eta hemendik beherako bidea hartuta, igotzeko bidearekin egingo dugu topo berriz ere Ixkibarrera iristeko.
Bertan bazkalduko dugu horretarako dagoen atseden-leku paregabean.

Denbora: 3 ordu
Desnibela: 450 m.
Luzera: 5,9 km.

OHARRAK:
Irteera: Goizeko 9:00etan, Hurran.
Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
Bazkaria: Norberak berea.

Ekainak 10: Errotaberri-Sakoneta-Uzkangaberri (Zumaia)

A-8 autopistatik Bilborako noranzkoan Zumaiako irteeraraino joango gara. Hemendik,  N-634tik, Debako bidea hartuko dugu. 36. km-tan Errotaberri jatetxeraino doan pista hartu beharko dugu bertan kotxeak lagatzeko.

Errotaberri jatetxetik abiatuko gara marka txuri-horiak jarraituz. Trenbidearen azpitik pasako gara eta behin markak “galduta” goraka egingo dugu Iturrietaraino. Hemendik, beheraka doan pista hartuko dugu, trenbidea zeharkatu, kontuz!!!!!! eta Sakoneta baserrira doan pistatik piska bat ibilita,hau lagako dugu eta berriz ere goraka joango gara. Paisaia guztiz aldatuko da eta kostaldeko bista ederretaz gozatuko dugu. Igandeko mareabehera arratsaldean izango da, beraz, ezin izango dugu guztiz Sakonetako hondartzaz edo arroketaz gozatu… Beste baterako.

Berriz ere, marka txuri-horiak ikusiko ditugu eta hauek jarraituta, berriz ere basoan sartuta, Oskon errekaren ondotik, Uzkangaberri atsedenlekuraino joango gara. Bertan bazkalduko dugu eta ikasturte honetako txangoei oporrak emango dizkiegu.

Denbora: 2 ordu ( arroketako “moment” kontatu gabe)
Desnibela: 150m.
Luzera: 3,50km.

OHARRAK:

  • Irteera: Goizeko 10:00etan, Hurran.

  • Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.

  • Bazkaria: Norberak berea.

  • Arroketan ibiltzeko oinetakoak eta bainujantzia, badaezpadaere, eramango ditugu.

  • Hurrengo irteera: Datorren ikasturteko lehenengoa!!!!
    Leitzalarrea-Ixkibar- Urepel (1056 mt) irailaren 30ean.

Apirilaren 22an: Legunbe (1.127 m). Urbasa. Nafarroa.

Legunbe mendia Luberri webgunean (Euskal Herriko mendiak).
Nazional-1etik ia-ia Olaztiraino joango gara eta bertan Urbasako bidea hartuko dugu. Behin  portura igota eta kanpinera iritsi baino zertxobait lehenago eskubiran doan bidea hartuko dugu eta Urbasako Parkeko guardetxearen ondoan lagako ditugu kotxeak.

Legunbe: Mendebaldeko tontorra (Luberriko Inaxio)

Oraingo honetako ibilbideak ez du  misterio handirik. Pista hartuko dugu eta basotik, marka zuri gorriak jarraituz, paseo ederrean, Arabako mugaraino joango gara. Behin hona iritsita, iparralderantz, aldapa piko jartzen da eta Legunbeko Begia ikusita nafar aldeko Legunbeko tontorrera iritsiko gara. Hemendik dauzkagun bistak zoragarriak dira. Alde batera Urbasa- Entziako baso-zelaiak eta gainontzekoan Arabako lautada, Sakana, Aralar, Aizkorri, Aratz Gipuzkoako mendiak, Arabakoak, Nafarroakoak, Pirinioak… ia-ia dena ikusten da.


Ibilbide hau, bizikletan egiteko oso aproposa da Arabako mugaraino ia-ia laua delako. Aldi berean, esan beharra dago, ibilbide luze xamarra dela…
Baina basoko paseotxoa inork ez digu kenduko.
Bazkaldu? bertan bazkaldu, kanpinean… beti bezala, eguraldiak aginduko du.
Denbora
: 4 ordu t’erdi
Desnibela: 360 mt.
Luzera: 11 km.

OHARRAK:
Irteera: Goizeko 8:45ean, Hurran.
Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
Bazkaria: Norberak berea.
Hurrengo irteera: San Adrian-Aratz 1.448 mt. Maiatzaren 27an.

Mendira maiz joaten bazara, federa zaitez!!!

 

Otsailaren 26an: Urreako haitzak (781 m). Azkarate. Gipuzkoa-Nafarroa.

AzkaratekoelizarenondoanlagakoditugukotxeaketaG-20komarka txurigorriakjarraituzUrdillekoleporainoiritsikogara.Bideguztian,MallozarraedoBalerdimendiaetaUrreakoHaitzakbegi-bistanizangoditugu.Anai-arrebahandiaezkerraldean(Balerdi)etaanaia-arrebatxikiaeskuinaldean(UrreakoHaitzak).Guk,azkenhonetarajoatekobideahartukodugu.Balerdi,oraingoz,guretzakohandixamarrabaita.UrdillenGipuzkoaetaNafarroarenartekomugadago.Hesiarenaldebatean,pinuak(Gipuzkoa)etabestean,belardiaetapagoak(Nafarroa).Hemendik,etaharkaitzartean,tontorrerakobideahartukodugu.Tontorreansorpresapolitbatdagotxikienentzako.Zer?Goraigobeharda

Urreako haitza (Luberri, Inaxio)

Urreako haitza (Luberri, Inaxio)

Itzultzeko,Urdillerajaitsikogaraetamarkatxuri-horiakhartukoditugu,harkaitzetaparetenazpitikpasakogaraZaratekoleporairisteko.Hemendik,pistabatetiketamarkatxuri-gorrieikasueginezAzkaraterainojoangogara.

Bazkaldu,Azkaratenbertanbazkaldukodugu.EguralditxarrarekinAtallukofrontonerajaitsikogara.

Iraupena:3ordu-edo.
Luzera:
47km.
Desnibela:
330m.

OHARRAK:

  • Irteera:Goizeko9:00etan,Hurran.
    Garraioa:
    Familiabakoitzakbereautoaeramangodu.
    Kotxeko
    ibilbidea:Donostia-Tolosa-Lizartza-Atallu-Azkarate
    Bazkaria:
    Norkberea.
    Hurrengo
    irteera:Martxoaren25ean,Irun-Irusta-Aitzondo

Mendiramaizjoatenbazara,federazaitez!!! (Ikastolak federatzeko aukera ematen dizu)

Urtarrilaren 29an: Ausa Gaztelu (904 m), Larraitz, Gipuzkoa

Larraitzera iristeko, Nazional 1ean, Alegian aterako gara eta Amezketarako bidea hartuko dugu. Amezketatik Abaltzisketa-Larraitzekoa.

Ausa Gaztelura igotzeko, kotxeak Larraitzen lagako ditugu. Hasieran, Txindokira doan bidea hartuko dugu. Handik gutxira eskuinerantz eta basotik doan pista batetik joango gara. Behin basoa bukatuta, aldapa gora hasiko gara tontorreraino.

Azken aldapa Errekontako lepotik ©inaxio (Ausa Gastelu Luberri webgunean).

Mendi honen tontorrean Erdi Aroko eraikin baten aztarnak daude. Horregatik daukan izena. Hemendik gure ondoko “anaia handiaren” ikuspegia ere polita baino politagoa da. Zer esanik ez inguruko herriena: Zaldibia, Abaltzisketa, Gaintza, Baliarrain, Orendain…

Itzulera leku beretik egingo dugu. Eguraldiak uzten badigu Larraitzen bertan bazkalduko dugu. Bestela, kotxeak hartu eta Abaltzisketako frontoira joango gara.

mapaDenbora: 3 ordu terdi-edo

Desnibela: 500 m.

Luzera: 6,3 km.

OHARRAK:

  • Irteera: Goizeko 9:00etan, Hurran.
  • Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
  • Bazkaria: Norberak berea.
  • Hurrengo irteera: Azkarate-Urreako Haitzak, Otsailaren 26an.

Abenduaren 18an: Mandubia-Izazpi (975 m), Ormaiztegi, Gipuzkoa

Abenduko irteeran Gipuzkoako txoko eder batera joango gara. Mandubia-Izazpi aldera. Hona kotxez iristeko, Ormaiztegira iritsi aurretik Azpeitiko bidea hartuko dugu. Salbatore, eta bidea moztuta dagoenez, Arriaran, Garin eta Astigarreta auzoetako bidea erabiliko dugu Mandubiako Bentara iristeko eta bertan autoak aparkatzeko.

Hemendik (548 m.), Izazpiko bidea hartuko dugu. Marka txuri-gorriak jarraituta, arrantzaleen ama birjinari eskainitako baselizaren ondotik pasako gara: Kizkitza. (676 m.) Itsasargia eta guzti dauka. Inguruko basoetatik egurra hartzen omen zuten itsas- ontziak egiteko.

Izazpi gaina

Izazpiko tontorretik 360ºko ikuspegia (Jose, Euskal_Herria.org)

Ibilbidea gain-gainetik doa, Beotegi (728 m.), eta denbora guztia bista ederrak izango ditugu. Alde batera, Goyerri industrializatuta eta zaratatsua eta beste aldera, Gipuzkoako alde basatienetakoa. Ibarrak, basoak, mendiak. Ikuspegi bitxia…

Behin Azurtzako iturrira iritsita, bidea poliki-poliki goraka hasten da eta azkeneko aldaparekin topatuko gara. Hemendik, bakoitzak aldapak igotzeko bere teknika erabiliko du: kantari, txistuka, txipiroiak tintan nola egiten diren birpasatu, azken bidaiako abenturak kontatu…

Guzti hau eginda, Izazpiko gurutze erraldoia ukituko dugu (975 m.). Hor goitik Gipuzkoaren ikuspegi zabala dago, gure lurraldearen ia-ia erdian baitago tontor hau. Itzuli, leku beretik itzuliko gara.Bazkaldu, eguraldiaren arabera, Mandubian bertan egingo dugu, parketxoa baitago, edo bestela, Arriarango frontoira jaitsiko gara.

Iraupena: 3 ordu t’erdi-edo
Luzera: 7’5 kilometro ( joan-etorria)
Gora-behera: 427 m.

Arduradunaren telefonoa: 699017142 (Aitor)

"Izazpi_mapa"

OHARRAK:

  • Irteera: Goizeko 9:00etan, Hurran.
  • Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
  • Bazkaria: Norberak berea.

Hurrengo irteera: Larraitz-Ausa Gaztelu.(Aralar). Urtarrilaren 29an