Federatzeko txartela 2012rako (erne, abenduaren 28 baino lehenago!)

Kaixo mendizaleok!
Mendian federatzeko urteko kontua da hau (ikus Euskal Mendizaleen Federazioa).

Honekin batera fitxategi bat bidaltzen dizuet, non txartelaren kuotak eta eman beharreko pausuak agertzen diren. Zuetako batzuek agian jasota izango duzue jada baina federatu nahi duen baten bat ezagutzen baduzue helarazi iezaiezue informazio hau. Diru sarrera eta datuak emateko azken eguna abenduaren 28a da.

Besterik gabe, gabon onak pasa ditzazuen opa dizuet!

Juanjo.

PD.- Posta elektronikoa bidaltzen duzuenean mesedez kopia bat posta elektroniko honetara bidali: jjgoni_abildua_telefonica.net.

Eskerrik asko.