ORONTZEKO KANPALDIA (2). Bilera gurasoekin eta eramatekoen lista.

Uda gainean dugu dagoeneko eta udalekuak ere hastear dira. Mezu honekin batera Orontzera eramateko gauzen zerrenda bidaltzen dizuegu.

Gogoan izan seme-alaba bakoitzeko buletin bana bete behar duzuela. Mesedez, zuen seme-alabaren hainbat daturekin bete behar duzuenari gehitu begiraleek zuen seme-alaben inguruan jakin behar duten guztia. Ondoan aipatzen den dokumentazioa ekainaren 15a baino lehen Hurrako idazkaritzara eraman behar duzue:

  • Honekin batera doakizuen buletina behar bezala beteta.
  • Osakidetzako kartilaren fotokopia

Irteera eta itzulera guztiak Zurriola Ikastolan (Hurra) burutuko dira. Irteerarako egunean goizeko 9:00etan aterako da autobusa. Itzulera berriz, arratsaldeko 18:00etan izango da. Gogorarazi nahi dizuegu guztiek lehendabiziko eguneko bazkaria etxetik eraman behar dutela.

Hauek dira txanda bakoitzeko datak:

  1. txanda (LH4): ekainak 29-uztailak 8
  2. txanda (LH5-6): uztailak 8-17
  3. txanda (LH3): ekainak 23-29
  4. txanda (DBH1-2-3): uztailak 17-29 (?)
  5. txanda (DBH4): uztailak 29-abuztuak 11  (?)

Aurreko urteetan bezala, 4. eta 5. txandetako ikasle bakoitzak bere bizikleta eramatea komeni da. Bizikletarekin batera ezinbestekoak izango dira kaskoa, txaleko erreflektagarria eta norbere bizikletaren neurriko kamara pare bat. Eskertzekoa ere ba da bizikletaren zaintza eta konponketarako behar diren bestelako gailuak ere eramatea (puzgailua, partxeak edo tresnak…)

Udalekura joan aurretik ordea, azken azalpenak eman eta zalantzak argitzeko, bereziki gurasoentzako bilera egingo dugu, hain zuzen ere ekainaren 13an, arratsaldeko 17:30ean Hurrako jangelan. Kanpaldiko garaian zalantzarik edo kezkarik izanez gero, ondorengo emailera idatz dezakezue: arrakobenta@gmail.com

Besterik gabe,

Belaguako batzordea eta Begirale-lantaldea

Udalekuak (Orontze 2012). Zabaldu da izena emateko epea

Zatoz gurekin oporretan!

Txandak:

  • 1. txanda: LH 3 (7 egun)
    Ekainaren 23tik 29ra
  • 2. txanda: LH 4 (10 egun)
    Ekainaren 29tik uztailaren 8ra
  • 3.  txanda: LH 5 eta LH 6 (10 egun)
    Uztailaren 8tik 17ra
  • 4.  txanda: DBH 1, 2 eta 3 (13 egun)
    Uztailaren 17tik 29ra
  • 5. txanda: DBH 4 (13 egun)
    Uztailaren 29tik abuztuaren 11ra

Izena emateko epea:
apirilaren 15etik maiatzaren 5era

Azalpen bilera gurasoentzat:
Apirilaren 25ean, asteazkena, 17:30ean Hurrako jangelan.

Belaguako kanpamentuaren aldeko sinadurak

Urtarrilean gaude eta oraindik kolokan dago ea aurten udako kanpamentua antolatuko den Arrako Bentan. Edo hobeto esanda, gauzak doazen bezala doazela aurten ez da kanpamenturik antolatuko.

Mesedez, Belaguako Arrako Benta ikastolan garrantzizko baliabide izan dela eta izan behar duela uste baduzu, erantzun mezu honi, jarri zure izena, eta animatzen bazara esan ere zergatik gustatu zaizun edo zitzaizun Belagua, anekdota bat jarri… Ea horrela argitara ateratzen dugun nolabait ezkutuan omen dagoen Belaguazaletasuna, galtzeko zorian duguna.

Kepa Sarasola

Aupa, erantzun umore pixka batekin, mesedez, erantzunen listaren bukaeran

Urriak 16-17: Belagua. Nafarroa.

Arrako Benta

Kaixo mendizaleok,
 
 Datorren urriak 16 eta 17an asteburuko irteera bat antolatu dugu, BELAGUAKO ARRAKO BENTAra hain zuzen ere. Ikasturte honetako lehenengoa izango da, batzuentzako borda ezagutzeko aukera paregabea eta besteontzat, berriz ere itzultzeko aitzakia.
Hango parajeak zinez ederrak dira, eta ziur Juanjok irteera politen bat prestatzen digula, agian azkenekoa, Zurriola Ikastolako Mendi Taldea utzi behar baitu.  Dena den, hor izango dugu laguntzeko beti prest!
 
Asteburu horretan joateko asmoa izanez gero, lehenbailehen abixatu mesedez. Datorren asterako
jakin nahiko dugu nortzuk joango garen.
 
Ea animatzen zareten!

                                                                  ZURRIOLA IKASTOLAKO MENDI TALDEA"

                                                                  Xabier Nogeras 619 11 86 56

Logela itxuraberritua Arrako Bentan

Listo! Udarako prest dago Belaguako logela handia.
Horma guztiak forratu ditugu eta lehengo burdinezko ohatzen ordez egurrezko ohatze berriak ditugu.
Gelan askoz toki libre gehiago dago. Berriro ere, eskerrak Kepa Zubiaurre harotz lagunari,  Xabi Berasarte harotz fitxaje berriari eta horren inguruan ibili diren hogei bat laguni. Hortxe daukazue argazki batzuk erakusteko nola zegoen lehen eta nola dagoen orain.

Belaguako Udalekua. Azken xehetasunak

Belaguako udalekuko azken xehetasunak eman nahi ditugu mezu honekin. Zalantzarik baduzue… Kepa (943/28-11-12, 943/01-81-54, kepa .sarasola_abildua_ehu.es) edo Xabier (619118656), Edo datorren asteazkenean, ekainak 16, arratsaldean Hurran izango gara belaguako antolaketa bukatzen.Bertan harrapatuko gaituzue


Belaguara eramatekoen listan aldaketatxo batzuk egin ditugu, gorriz ikus dezakezue hurrengo mezuan.

Ondoan aipatzen den dokumentazioa ekainaren 18a baino lehen Hurrako idazkaritzara eraman behar duzue:

  • Buletina behar bezala beteta.
    (Zuen seme-alaben hainbat daturekin betetzeko. Seme-alaba bakoitzeko buletin bana bete behar duzue)
  • Osakidetzako kartilaren fotokopia

Lehenengo txandako ikasleak ekainaren 27an, igandea, goizeko 9:00etan aterako dira eta uztailaren 5ean, astelehena, 19:30 aldera itzuli. Bigarren txandako ikasleak, berriz, uztailaren 5ean, astelehena, goizeko 9:00etan aterako dira eta uztailaren 18an, igandea, 19:30 aldera itzuli. Hirugarren txandako ikasleak uztailaren 18an, igandea, goizeko 9:00etan aterako dira eta uztailaren 31an, larunbata, 19:30  aldera itzuli.

Guztiek lehenengo eguneko bazkaria etxetik eraman beharko dute.

Udalekuko kuota astelehenean kobratuko dizuegu, ikastolakoa ordaintzen duzuen kontu beretik.


Kanpaldiko garaian zalantzarik edo kezkarik izanez gero, goiko telefono zenbakietara deitu dezakezue.

                        BELAGUAKO BATZORDEA

Zer eraman Belaguara?

Belaguara eramatekoak                                      (Lista de objetos para llevar, Belagoa)
Lehen egunean bazkaltzeko ogitartekoa (bocadillo para comer el primer día)
Platera, edalontzia eta mahai-tresnak                      (plato, vaso y cubiertos)
Eskuzapia                                                               (servilleta)
Linterna                                                                 (linterna)
Kantinplora(litrokoa, plastikozko botilarik ez) (ccantimplora, de litro, no vale botella de plástico)
Garbigaiak (xaboia, toaila, hortzeskubila, pasta …) Útiles de aseo (toalla, jabón,…)
Eguzki-babeserako krema (crema de protección solar)
Mukizapiak                                                           (pañuelos)
Maindire bat  (koltxoi gainean jartzeko)                (una sabana, para ponerla  encima del colchón)
Pijama                                                                   (pijama)
Lozaku lodia eta esterila (saco de dormir grueso y esterilla)
Anorak lodia eta txubaskeroa (anorak grueso y chubasquero)
Jertse potoloa edo forro polarra (jersey grueso o forro polar)
Barruko arropa                                                       (mudas)
Kamiseta zuri bat (belaguan tindatzeko) (camiseta blanca para tintarla allí)
Txandala (chándal)
Galtzak (pantalones)
2 kiroletako galtza motz edo bainujantziak (dos pantalones de deporte o trajes de baño)
Piszinarako txanoa (gorro de piscina)
Txanoa edo bisera (
gorro o visera)
Alkandora edo nikiak (camisas o nikis)
Galtzerdiak (calcetines)
Plaierak (playeras)
Errekarako zapatila zaharrak (lotzekoak!) (zapatillas viejas para el río, ¡de atar! )
Txankletak (c
hancletas)
Mendiko botak (gutxienez behin erabiliak!) (botas de monte, ¡ya probadas!)
Motxila txikia (bandolerarik ez) (
mochila pequeña, no de bandolera)
Bokata, kantinplora, jertsea eta xira eramatekoa (para llevar el bocata, cantimplora, jersey, xira)
Eguzkitako betaurrekoak (nahi dituenak) (gafas de sol, el que quiera)
Egunkari paper zaharrak(botak lehortzeko) (papel de periódico, para secar las botas)
Hamar euro (besterik ez) (diez euros, y no más)
Neoprenozko jantzia edo likrazkoa (traje de neopreno o de licra)
(edukiz gero; txikientzat likrazkoa nahikoa da) (el que lo tenga; para los pequeños licra)


OHARRAK :

  1. Arropetan izena idatzi
  2. Oraindik ekarri ez baduzu, oporrak baino lehen ekarri ikastolara:
    • Osakidetzako txartelaren fotokopia.
    • Txerto, alergiak eta beste datuak biltzen dituen buletina.
  3. Ikasleek ezin dute eraman PSP-rik, MP4-rik, iPod-ik, ezta telefono mugikorrik ere.
  4. Ez eraman oso arropa berria. Dezente hondatzen da eta.

NOTAS:

  1. Poner el nombre en todas las prendas.
  2. Si todavía no los habíais traído, entregar en la ikastola antes de las vacaciones:
    • La fotocopia de la tarjeta de Osakidetza.
    • El boletín con los datos de vacunas, alergias, etc. para los monitores.
  3. No se pueden llevar PSP, MP4, iPod, ni teléfonos móviles.
  4. No llevar ropa muy nueva, ya que se suele estropear mucho.

Belaguan garbitzen 2010-03-27

Guraso koadrila bat ibili gara asteburuan Belaguan garbiketan. Ikusi hemen argazki guztiak.
Han oraindik dago elurra goiko mendian. Elurra urtzen doa baina belarraren kolorea horia da, elurraren azpian luze egoteagatik. Lurra blai dago, eta noski lokatza nonahi… begiratu nola dagoen orgatilaren gurpila! Txokolate! Txokolate!

Elektrizitate-sorgailu txiki berri bat jarri dugu oraingoz. Handiago bat jarriko dugu geroago, eta hori prestatzeko-edo Kortxosen zegoen gasoil-deposito mardul bat Belaguara eraman dugu.
Egongela handian zeuden litera guztiak kendu ditugu, eta burdin guztiak kanpora atera. Apirilaren hirugarrena asteburuan joango gara egurrezko literak egitera.
Teilatu berria egitean inguru guztia egur eta teila zaharrez beteta geratu zen. Dezente garbitu dugu dena.
Egurra erre eta teila-zatiak putzu septiko berriaren zuloa betetzeko erabili ditugu.

Garajeko traste zaharrak kendu ditugu, espazio libre zabala geratu da orain hor. begira, begira argazkia, dantzalekua dirudi orain ;-). Furgoneta oso bat bete dugu botatzeko trasteekin. Suak ere asko jan du hortik.

Josemari eta Julio garajeko kanilak eta goiko ur-depositua konpontzen ibili dira.

Ramonek lehen mailako komunari itxura berria eman dio.

Eta bukaeran meriendatxoa. Doping-a! Juanjok berak egindako flana eta arrozesnea janda, gustora itzuli gara gero etxera.

Baten bat gehiago animatzen bada, apirilaren 17an berriro joango gara. Deitu Xabierri, 619118656.
Litera berriak egingo ditugu, egurrezkoak.
Juanjok esan du beste flan bat egingo duela. Ez galdu aukera hori!  😉

Ikusi hemen argazki guztiak

Inkesta 2010. Belaguako udalekuak. GURASOEN erantzunak

Nota: Se puede leer una traducción resumida en la segunda respuesta.
Belaguako udalekuei buruz inkesta pasa diegu batetik neska mutilei, eta bestetik gurasoei.
Aurreko mezuan neska mutilen iritziak jaso genituen eta oraingo honetan gurasoen iritziak datoz.
Apirilaren azkenaurreko astean bilera bat egingo dugu gurasoekin hau dena komentatzeko.

Gurasoek emandako puntuazioak beheko taulan daude laburbilduta. eta emandako proposamenak mezuko erantzunetan gehitu ditugu.

Lehen balorazio bat hau izan daiteke:

  • Guztira nota guztiak daude Nahikoa-tik gora.
  • Puntuazioa diferentea da aurten egon diren umeen gurasoena eta aurten egon ez direnena.
    • Aurten egon diren umeen gurasoek udalekuari orokorrean 4 ematen dute (1tik 5era)
    • eta besteek 3,2.
  • Puntuazio ahulenak etxea, begiraleak, otorduak eta ordutegia dira.
    • Hain zuzen ere alor horiexetan egin ditugu hobekuntza asko azken urtean.
    • Ondo bideratuta egon da egin duguna.
  • Iritzien artean hainbat ohar interesgarri dago (ikusi erantzunak behean).

 

Galdera Gurasoak Aurten joan direnak Aurten joan ez direnak
Inkesta kopurua 25 14 11
Iraupena. Zenbat egun 4,29 4,36 4,2
Kanpaldiaren egunak 4,17 4,31 4
Ordutegia 3,29 3,57 2,9
Irteerak 3,67 3,71 3,6
Jolasak 3,54 3,79 3,2
Gaubeleak 3,52 3,82 3,1
Otorduak(gosari… afariak) 3,42 3,79 2,9
Begiraleak 3,27 3,83 2,6
Etxea (Arrako Benta) 3,17 3,29 3
Belaguako parajea, tokia 4,79 4,93 4,6
Lagunarteko giroa 4,25 4,43 4
Lagunarteko euskara lantzeko aukera 4,25 4,43 4
Autonomia: garbiketaz, arropaz… arduratzea 3,7 3,85 3,5
Orokorrean kanpaldi osoa 3,71 4,07 3,2