“Belagua” taldea

1987an hasi ziren ikastolako haur eta gaztetxoak Belaguara joaten udan.

Hasieran kanpin dendak jartzen ziren. Eremu ederra erosi zuen Belaguan ikastolako Kirol Elkarteak horretarako. Baina 1997tik alboan dagoen Arrako Bentan egiten dira udalekuak, bertako jabeak 15 urterako utzi zigun eta oraintsu beste 15erako berritu dugu.

Arrako Benta ez da hotela, baina txukun dago. Hasieran borda hutsa zen, baina hainbat gurasoren lanari esker gaur egunean txukun dago eta hainbat zerbitzu ditu: sukalde garbia, literak, komunak, elektrizitatea, argia, ura, ur beroko dutxak, kalefakzioa…

Belaguako Arrako benta

Ekainetik abuztura bitartean antolatzen ditugu udalekuak, lau txandatan haurrak han 9-13 egun pasatzeko. Guztira 100 bat joaten dira.

Bestalde, ikastolako bazkideok Arrako Benta urtean zehar erabil dezakegu. Belaguako inguruak ezagutzeko aukera ematen digute. Aukera paregabea hori ondo aprobetxatzen dugu ikastolako ikasle, irakasle, guraso eta langile batzuk.

Belagua Batzordean 8-10 pertsona ibili izan gara honako lan hauek bideratzen:

  • Udalekuen antolaketa:
    monitoreak eta sukaldariak ‘fitxatu’, programa zehaztu haiekin, deialdia egin ikastolan, aurkezpena egin gurasoei, autobusak, janaria, materiala…
  • Udalekuen alde administratiboa:
    Diru-laguntzak eskatu, azken txostenak bidali, aurrekontuak eta balantzea, izen-emateak eta ordainketak…
  • Bordaren garbiketa udalekuen aurretik eta ondoren. Lan honetan baina, haurren guraso guztiok hartzen dute parte.
  • Arrako Bentaren mantentze-lanak. Apurtzen diren gauzak konpondu eta pixkanaka borda txukuntzea.

8-10 pertsona ibili izan gara orain arte batzorde honetan, baina orain 4 baino ez gabiltza. Beraz, ongi etorriak izango zarete guraso berriak talde honetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude