2016ko Ekainaren 11n, larunbata, GETARIA-ASKIZU

getari-askizu

Ikasturtea bukatzeko Getariako mahastiak eta baserriak bisitatuko ditugu mendi buelta bat eginez, jakina!!
Behin Getariara iritsita, Askizura doan galtzara zaharra hartuko dugu. Donejakue bidea ere, hemendik doa. Zabalaga baserrira helduko gara eta San Prudentziora doan bidea hartuko dugu. Bizkarraga baserriaren paretik pasako gara eta artadi zahar eta eder batera iritsiko gara itsasoko bista paregabeak ditugula. Aurrerago, Alikante baserria eta bere tomateak ikusiko ditugu. Mahastien artean Astiraino joango gara eta berriz ere, galtzara zaharra hartuko dugu eta ibilbidea erromesekin partekatuko dugu. Askizura iritsiko gara eta Arano baserrian GR-121 hartuko dugu Otaola mendixkara iristeko. Behin Arriurdineko tumulua ikusita, GRa utziko dugu eta beherantz joko dugu, berriz ere, abiapuntura iristeko.
Bazkaldu? Hondartzan, nola ez.

Denbora: 3 ordu
Desnibela: 215 mt
Luzera: 8,5 km

OHARRAK: LARUNBATEAN !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Irteera: Goizeko 9:00etan, Hurran.
Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
Bazkaria: Norberak berea.

Hurrengo irteera: IRAILEAN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude