2016ko APIRILAren 24an, LEUNETA-UNAMENE(883mt)

unamene

Kotxeak Aranoko herrian bertan lagako ditugu eta bertatik abiatzen den pista jarraituta, poliki goraka joanda, Errekalekuko lepora iritsiko gara. Hemen, eguneko aurreneko mairubaratzak ikusiko ditugu. Leku honetatik hiru aukera dauzkagu. Guk, eskuinetara doan pistatik doan bidea jarraituko dugu eta Unameneko harrespilaren ondotik pasa ondoren, Gipuzkoa aldera pasako gara Unameneko tontorrera iristeko. Hemendik, eta gertu dagoela aprobetxatuz, Leunetako tontorrera joango gara. Errekalekura jaitsiko gara eta bueltako bidean, gain-gainetik, gure arbasoen aztarnak ikusteko aukera paregabea izango dugu. Hainbat eta hainbat harrespila, tumulu, eta holakoak ikusiko ditugu. Oraumeko lepora iritsita, hasierako pistatik herrira itzuliko gara.
Bazkaldu, eguraldiak uzten badigu, herriko frontoian bazkalduko dugu.

 

Denbora: 4 ordu t’erdi
Desnibela: 443 metro
Luzeera: 12 km

Irteera: Goizeko 9:00etan, Hurran.
Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
Bazkaria: Norberak berea.

Hurrengo irteera: Maiatzaren 22an PUTTERRI (1299 mt)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude