Abenduaren 16an: Lareo Lizarrustitik. Gipuzkoa

Abenduko irteeran Aralar aldera joango gara. Kotxez iristeko, N-1etik Beasaineraino joango gara eta hemendik Ataunerako bidea hartuko dugu. Ataun pasata eta buelta eta errebuelta batzuk egin ondoren Lizarrustira iritsiko gara. Parketxearen ondoan dagoen aparkalekuan lagako ditugu automobilak.
Egin behar den ibilbideak ez du zailtasun handirik. Hasiera nahiko laua da eta aldapa gutxiko bidea da. Oraingo honetan basoa kolorez goitik behera aldatuta egongo da, ia-ia neguan baikara. Hostoak lurrean egongo dira eta batzuentzat gozamena izango da orbelean ibiltzea. Basotik behin irtenda Lareoko urtegiari itzulia emango diogu beti ere pistatik irten gabe. Marka txuri-gorriak lagako ditugu Lareoko trikuharriren ondotik pasatzeko eta beherako bidea hartuko dugu etorri garen leku ber-beretik itzultzeko.
Aparkalekuaren ondoan bazkaltzeko lekua dago, parke eta guzti.

Denbora: 2 ordu t’erdi
Desnibela: 166 m.
Luzera: 7,3 km.

Irteera: Goizeko 9:00etan, Hurran.
Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
Bazkaria: Norberak berea.

Hurrengo irteera:
Urtarrilaren 27an –Onddi– Besabitik. (Ikus egutegia)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude