Belaguako kanpamentuaren aldeko sinadurak

Urtarrilean gaude eta oraindik kolokan dago ea aurten udako kanpamentua antolatuko den Arrako Bentan. Edo hobeto esanda, gauzak doazen bezala doazela aurten ez da kanpamenturik antolatuko.

Mesedez, Belaguako Arrako Benta ikastolan garrantzizko baliabide izan dela eta izan behar duela uste baduzu, erantzun mezu honi, jarri zure izena, eta animatzen bazara esan ere zergatik gustatu zaizun edo zitzaizun Belagua, anekdota bat jarri… Ea horrela argitara ateratzen dugun nolabait ezkutuan omen dagoen Belaguazaletasuna, galtzeko zorian duguna.

Kepa Sarasola

Aupa, erantzun umore pixka batekin, mesedez, erantzunen listaren bukaeran

33 erantzun “Belaguako kanpamentuaren aldeko sinadurak” bidalketan

  1. Belaguan igarotako momentu guztiak oso aberasgarriak izan dira nere bizitzan, bai elkarlan mailan baita ardura mailan…
    Ea aurten bertaratzeko aukera dagoen eta hala ez bada pena handia izango da zurriola ikastolako haurrentzat, gurasoentzat, monitore eta ikasle ohientzat.
    Daramatzan urte guztiekin aurten horrela uztea bat-batean ez da batere eroso ez elegantea. Ea erantzun gehiago iristen diren!
    Aupa Arrako Benta!

  2. 14 urte pasa dira dagoeneko lehen aldiz Belaguako parajea eta Arrako ezagutu nituenetik. 14 udara, hamaika bizipen, ehunka irakaspen, milaka emozio…. urtez urte hazten ikusi nauen etxea da eta nik neuk be, beste askok bezala hazten ikusi dut. Non geratu da gure gure garaietako “… a cagar al rio seco” edo gauetako goti gotiak? Bizirik dagoen etxean izan da Arrako, urtero urtero, gure irrikak margotu ditu bere paretak, negar eta irribarrez bete bere gelak. Inguruaren lilurak maiteminduta asko gara udararo, tarte bat dugun bakoitzeko, ihes egin eta paradisu txiki/handi horretaz disfrutatzen dugunak. Kepa, mila anektoda konta nitzake hemen, haur, gazte edo begirale gisa bizitakoak. Baina mesedez, ez dedila amets hau anektoda baten geratu. Jarrai dezagun margotzen, disfrutatzen eta amesten, Arrakok bizirik jarrai dezan.

  3. Arrako bentako begirale ohia.
    Urtetan izan naiz begirale lanetan Arrako bentan, eta udalekuetako begirale bezela, beste leku askotan lan egin badut ere, ez dago Arrako Bentako esperientziarekin alderatzerik!!!

    Egia da bordako instalakuntzak etzirela munduko onenak… argi eta garbi dago, Arrako Benta ez dela komodidadez betetako SPA bat, baina nahikoa eta sobera 15 egun mundial pasatzeko.

    Bertan bizipen ahaztezinak izan ditut…. 4. txanda lehen aldiz, Xikinkei taldearen hastapenak, dantzaldi amaiezinak, Isaba-Arrako artean milaka jira eta bira tanketarekin, ikurrina zaharra, Dolmena ikustera doazen Turistak “¿¿Perdona donde esta el Dolmen de Arrako??”… … … zerrenda amaiezina da.

    ARRAKO BENTA BIZIRIK!!!!

  4. 8 urtetatik 18rarte urtero Arrakon, bai begirale eta bai ikasle moduan. Eta beti BETI zoragarri.
    Arrakon gauzak norberak egiten ez dituenean ez dizkizu inork egiten, ez aitak ez amak, ez begiraleak ere. Norberak iniziatiba izan behar du nahi duena edo behar duena izateko. Inork ez dizu ohea egiten, zuk zeuk egin behar duzu. Eta horrela espabilatu behar izan naiz!
    AUPA ARRAKO, ametsez beteta! 🙂

  5. Gaztetxoagoa nintzenean, uda iristearekin batera irrikaz itxaroten nuen arrako bentara egiten genuen urteroko bidaia; udalekuak, lagunak, parajea, jolasak, gaubelak… eta haur bezela udalekuaz gozatzeko aukera amaitu zitzaigunean, begirale gisan gozatzeko aukera eskeini ziguten, eta horri ezin ezetz esan. Arrakon igarotako momentuak ziur naiz ez ditudala sekula ahaztuko, eta zurriola ikastolako txikitxoenek ere igarotzeko aukera izan dezatela zoragarria litzake! Udararo, ilusioz arrako betetzen genuen guztiengatik, eta oraindik ere haur pila daudelako (eta ez hain haurrak) hau betetzeko gogoz daudenak, AUPA ARRAKO!

  6. Arrako Benta mendien artean jakuzzi ta guzti..Jakuzzi ta guzti baseak sobran ping-ponga nagusi! Ping-ponga, futboliña, mendiak igo eta igo, txerri eguna, kañoi jaitsiera, gitarraren doinuaz lo hartu gauero, gaubelak eta beste hamaika mila adrenalinaz beteriko jarduera. Txikia nintzenetik Arrako izan da udarako momenturik onena. 15 egunez, leku zoragarri honetan bizipen paregabeak bizitzeko zortea izan det, eta espero det oraindik ere gaztetxo askok nik izan deten aukera izatea, merezi du eta! Arrako bizirik eta itxaropentsu!

  7. Ezin da hitzez azaldu zer izan den Arrako neretzat.

    Txikitatik bertara joaten udalekuetara eta monitore bezala esperientzia izan det eta benetan kriston momentuak bizi izan ditut bertan. Ume bezala batez ere markatu nauen zerbait izan da, asko ikasi det eta askea sentitu naiz eta horregatik eskerrak eman behar ditut (aukera daukatenez hemen) udaleku hauengatik dena eman dutenei.

    Danetik dauka udaleku horrek, haize garbia, mendiak… azkenean naturarekin kontaktuan dagoela. Gainera herri txiki batetik eta kanpinetik gertu, bailara ezberdinak, futbol kanpoa, belaguako txokoa, putzuak…ez det uste gehiago eskatu daitekenik. Nik uste pribilegiatuak izan gerala horrelako udaleku batzuk izateaz. Egia da borda ez dagoela bere onenean, baina jendea prest dago lanean jartzeko eta ametsak betetzeko. GORA ARRAKO!!

  8. Urte bat besterik ez naiz egon arrakon eta ehon naizen urtea nire udara hoberena izan da. Ez dauka mundujo janaririk hoberena ezta instalaziorik oberena baina nahikoa.GORA ARRAKO BENTA!

    [WORDPRESS HASHCASH] The poster sent us ‘0 which is not a hashcash value.

  9. Arrako Benta, txkikitatik kurtsoa amaitzerakoan denok espero genuen udalekua! Bi aste zoragarri igarotzeko leku paregabea, non lehenengo egunetik azkenekora esperientzi eta momentu ahaztezinak gertatzen diren! Ez dezagun utzi hain aparta den udaleku hau galtzen… Ikastolako generazio berriek ere badute Belaguaz eta Arrako Bentaz gozatzeko eskubidea! GORA ARRAKO!!

  10. Historia apur bat. (Zu noiz ibili zara handik? Konta ezazu!)

    1987.
    Lehengo kanpamentuak Belaguan.
    Kanpin dendetan.
    Lurrak erosi zituen ikastolak.

    1997.
    Arrako Bentaren erabilera lortzen da (15 urterako).
    Ardi-borda hutsa zen.
    Hainbat gurasoren lanari esker, eta beti profesionalen zuzendaritzapean:
    sukalde garbia, literak, komunak,
    elektrizitatea, argia, ura,
    ur beroko dutxak, kalefakzioa…

    2010
    Teilatu. putzu septiko, elektrizitate-sorgailua, ohatzeak.
    Beste 15 urterako lagapena.

    Arrako Benta ez da hotela, baina txukun dago.

    • Atzera begira jarri eta urteak zeinen azkara pasazten diren oharzten da bat. Nere lehen urtea 97koa izan zela uste det, juxtu aldaketak egin ziren urtea. Akordazten naiz, ederki akordau ere, ur beroa, bai, asko jota 3 minutuz eta konometratuta! Baten bat luzatzen bazen, akabo hurrengoen ur beroa! Gainera ez al zegoen kanpoan? ez al zen mangera bat?…jejeje ohi abentura gero! Ta komuna! lau barrote eta zulo bat! Urte hartako leloa: “a cagar al rio seco!” zelan aldatu diren gauzak! Garajera joateko ezin zinen barrutik joan, buelta eman behar zenion etxera, eta euri eginez gero seko bustita eta lokaztuta amaizten genuen, literak…. militar erara, bai, baina aizu, nik seko lo iten nuen! Akaso mendian sartzen ziguten trotearen nekeagatik….. Bai bai, ez zen etxea bakarrik. Gure lehen urteetan eguenro joaten ginen mendira, egunero! Ta goiko lauburuko iturriak ura zuela akordatzen?! Ta diapositiba zaharrak ikuste genituela gabetan????!!! Ei! ta futbol zelaiak ez al zituen bi porteria??????????????

      Nola iragaten den denbora eta zelako lana egin den. Lagun batek eta biok behin baino gehiagotan esaten genuen gainera obra gehiegi egiten ari zirela, hotela bilakatuko zela Arrako eta bere abendtura eta xarama guztia galduko…?? akordatzen Juanjo?

      Ez dedila denbora eta lan guzti hori alperrik gal! Gora Arrako! Gora Belagua!

  11. Ikastolarentzat eta hezkuntza oso batentzat irakaskuntza-ikaskuntza prozesu baten zati garrantzitsu bat dela uste dut:
    Bertara joan garen Ikasleen ikaskuntza osoaren zati bat izan da, dudarik gabe.
    Ikastolan ematen diren kontzeptuzko edukietaz gain, ikas-irakaskuntza prozesu batean hain beharrezkoak diren prozedura eta jarrerazko edukiak lantzen dira, lau pareta eta arbela batekin ikasi ezin daitezkenak.

    Belaguan ikasi duguna:
    – Ardurak ( zer diren eta hauen banaketa)
    – Autonomiaren lantzea.
    – Bizitzeko ohitura osasungarriak (natura, mendizaletasuna, higienea…)
    – Pertsona bezela nortasuna finkatu eta norbera ezagutzeko aukerak eman dizkigu.
    – Erlazionatzeko eta harremana lantzeko ezinhobea (bai beste pertsonekin eta baita naturarekin ere)
    Eta beste hainbat balore pila:
    – Konfiantza norbera eta besteekikoa.
    – Tolerantzia.
    – Errespetua.
    – Ludikotasuna

    Guzti hau bertatik pasa diren BEGIRALE TALDE EZINHOBE batek prestatutako ekintza hezitzaile eta ludikoekin baliatuz, ikasleak ondo pasa eta hezi egiten dira.

    ZER GEHIAGO ESKA DAITEKE??

  12. Jeje, ba eztakit nik, pixkat hobeto montatua eon zitekeen, xDD, oso ondo pasatu izan det beti, baina pixkat txapuzerua zan… hala ere, pentsatzen det egiten jarraitu beharko litzatekeela, ez det inoiz arrakon bezainbeste jolastu ping-pongera, ta hori oso txarra nintzala…
    Nola esan, anbiente hori… “guay” zeon, ta atzetik datozen generaziyuek ezlukete esperientzia hori gabe geratu behar. Animo!

  13. Elkar bizitza, lagunarteko harremana, naturarekiko errespetua, elikagai ezberdinez elikatzea,.. beste zenbait gauzen artean, gurasorik gabe bizitza nola antolatu ikasi dugu urte pila hauetan. Bakoitzak bere buruan konfiantza jarri besterik ez zuen egin behar, eguneroko ekintzen helmugaraino iristeko. Gogoratzen naiz, lintzara bidean, ze komeri izaten genituen bizikletaz malda guzti horiek goraino igotzen.. baina beti lortzen genuen! naiz eta kristoneko euri zaparrada ari bazuen ere, lotzen genuen goraino iristea! Indarrik gabe geudela uste arren, beti dugulako hor nonbait reserbarenbat dena delakoari aurre egiteko, oraingoan arrakoren alde egin behar dugun bezala! AUPA ARRAKO, EZ ETSI!

  14. Ez dago Arrako Bentako udalekutan opor zoragarri batzuk igarotzea baino sentsazio ederragorik…elkarbizitza, lasaitasuna, askatasuna…Asko izan dira han igarotako une zoragarriak eta ez ditut horrela horrela hiltzerik nahi, berriro bizi nahi ditut sentsazio horiek guztiak,
    denon artean altxa dezagun Arrako Benta!

  15. Iada urte luze Zurriola ikastolatik atera ginen askorentzat, zerbaitek benetan harrotzen bagaitu gure ikastolaz gure Belaguako udalekuak dira. Eta gure ondorengoek, bai lagun, bai lehengusu edo eta seme alabek horrekin disfrutatzen jarraitzeak ez dauka preziorik.

    Eta ez dezagun prespektiba galdu. Arrako Bentaren kondizioak ez direla perfektuak?!?! Norbait gogoratzen al da kanpin dendetan genituen kondizioetaz? Zenbat hobetu diren gauzak ordundik! Eta hobetzen jarraitu beharra dago, baina horretarako Arrako Bentak bizirik jarraitzea ezinbestekoa da.

    Hirian bizi eta gero eta hiritarragoak diren haur eta helduentzako gauza berriak ikasteko paraje ezin hobea da gure Arrako Benta. Ez dezagun galdu!!

  16. Nik Arrako Bentan kanpamendua egiteko aukerarik ez dut izan, baina bai kanpin denda handi haietan. A ze oroitzapenak!!!! Kondizioak ez zirela perfektuak?? guretzat dena perfektua zen, eta gustura bueltatuko nintzake 10 egunez garai haietara, ikaragarria zen!
    Ez dut uste Arrako Bentako kondizioak kanpinetakoak baina okerragoak direnik, ez dut uste txarrak direnik, kanpinetakoak ez ziren behintzat.
    Ezin dugu hori inolaz ere galdu.
    Hiritik mendira goaz egun batzuk naturan pasatzeko, lagun artean, mendian…. zer nahi dugu Arrako Benta hiriko kondizioetan jarri??? nik behintzat ez!!
    Animo lortuko dugu, gu bizitakoa asko bizitzeko eskubidea dute eta merezi du!!!!

  17. Belagua izan da beti, gure ikastolak dituen altxorretako bat.
    Zergaitik nahi dugu Belagua erabili?
    Ba Belaguak asko eta asko eman digulako, gure ikastolan gure seme-alabek jasotzea nahi dugun hezkuntza oso horretan zati paregabea izan delako eta horrela izatea nahi dugulako aurretantzean ere.
    Egoitza hobetu daitekela? Baldintza hobetan egon daitekela?
    Noski baietz, baina hori denon lana da eta horrela IZAN DA BETI !!!
    Ez dugu ahaztu behar “JENDE ASKO ETA ASKOREN LANAREN” ondorioz dagoela benta gaur egungo “egoeran”.
    Eta orain zer eta Ikastolako artezkaritza – edo artezkaritzako bat edo beste?- Arrako Bentaren “legeztatze”?-prozesu amaigabe eta motel honetan sartuta……
    Beno beno, mesedez EZ DEZAGUN IPARRA GALDU !!!!
    AURRERA BELAGUA BETI !!!!!

  18. Nik 7 udatan gozatu ahal izan nuen Belaguako kanpaldiaz, 1991tik 1997ra, oker ez banago. Arrako Bentan, beraz, azken urtean besterik ez nintzen egon, lehenagoko urteetan kanpin-dendentan egiten baitzen kanpaldia. Arrako Bentaren luxu eza aipatu da gorago, baina nik luxu-ez hori azpimarratuko nuke hain zuzen ere, gutxirekin ikaragarri ondo pasatu daitekeela erakutsi baitzigun pribilegio eta erosotasun materialik gabeko inguru zoragarri hark. Gaur egungo umeak gizarte gero eta kontsumistago honen atzaparretatik askatzeko lanetan ari garen honetan, ez genituzke Arrako Benta bezalako lekuek ematen dizkiguten aukerak alferrik galdu behar. Han ikasi genuen askok mendian bizitzea zer den, han egin genituen hainbat eta hainbat lagun, han mendizaletu ginen… Horrelako baloreei ez zaie askotan merezi duten garrantzia ematen. Segi dezatela luzaro bizirik Belaguako kanpalekuak eta Arrako Bentak!

  19. Ostegunean jarri genuen martxan sinadura-biltze berezi hau.
    Bisiten kontagailua 200 zenbakian zegoen orduan.
    Orain ikusten dut 700 bisita markatzen dituela.
    Ez dago gaizki, 22 mezu eta 500 bisita lau egunetan.

    Aurten edo azken urteetan ibili zareten neska mutil horien iritziak(gehiago) jasotzea ez legoke gaizki.

    Kanpin-dendak montatzen ibili ziren guraso haien iritziak?
    Ez da asko idatzi behar, lerro pare batekin aski da.

    100 erantzun lortu baietz. Eta gozotasun horrekin gainera!

    Aupa!

  20. Benetan tamalgarria litzateke arrako bentak ikasle eta guraso guztientzako bizitzan izan duen eragina ahaztuko bagenu, eta horrelako aukera paregabea alde batera utziko balitz. Zurriola ikastolak inork ez duen altxorra du belaguako bailaran, eta ez dakit zein arrazoirengatik ez da behar litzatekeen bezala dinamizatzen ari. Badirudi arrakoko izpiritua lokartu nahi dutela horrenbeste legalizazio eta ez dakit ze beste konturekin. Baina ez al gara ba orain arte berdin berdin moldatu?
    Horretaz aparte jende askok izan dugun iritzia ez da batere kontutan hartu, (nahiz eta komisioko partaideei jakinarazi) eta modu arraroan hartu dira erabakiak. Biltzar ireki baten beharra dauka gai honek, behingoz zurriolako eta arrakoko erabiltzaileen benetako iritzia entzun dadin.
    Espero dut berandu baino lehen daukagun baliabide paregabeaz ohartzea, eta horren aurrean kontsekuenteak izatea. Gero gurasoek dirutzak ordaindu haurren irteera arraroak antolatzeko, bertan honelako aukera izanda??

    Dena legala eta polita izan nahi duenak Donostian gelditu dadila, edo hotel batetara joan dadila, guk ARRAKO BENTA NAHI DUGU!! eta arrakok duen izaera bakar eta ordezkaezina. Denok gaude prest bertan lan egiteko beharrezkoa balitz, baino nahiz eta behin eta berriz eskaini ez dugu erantzunik jaso. Arrakok bizitza behar du, eta emango diogu!! MENDIZALEOK EZ DUGU LUXURIK BEHAR!!! ARRAKOK BAKARRIK EMATEN DUEN GOXOTASUNA ETA GIROA DA BEHAR DUGUNA, EZ DUGU HILTZEN UTZIKO!!!

    P.D. Nori inporta zaio batzutan arazo tekniko batzuk egotea? noiztik behar dugu arrako jauregia eta ez benta? gu ontziak garbitzeko elurra urtzen ibili garenean ere sentitu gara harro arrakon egoteaz, eta ziur nago bertan egon garenok baita teilaturik gabe ere joango ginatekeela. Hotza badago besarkatuko gara alkarri beroa emateko, baina gure bentan!!

  21. zortzi udara ahaztezin igaro ditut ARRAKON, beste edozein lekutan igaro ezingo nituzkenak!urte guztia irrikaz itxoiten genuen 15 egun paregabe, mendien artean primeran pasatzeko, eta oraindik ere, beste zortzi urte edo gehiago igaro nahi ditut bertan!

    GORA ARRAKO BENTA!!

  22. Kaixo Zurriolako mendizaleak!
    Nik ere momentu zoragarriak igaro ditut ikastolako kanpamentuetan, eta egia esan, bai, pena handia da Arrakoko Benta itxita egotea. Baina arrazoi garrantzitsu bat dago egoera “legalizatzeko”. Joan den urteko ekainean, istripu larri bat gertatu zen Bentan eta 13 pertsona (6 haur eta 7 heldu) bizia galtzekotan egon ziren monoxido karbonikoa arnasteagatik. Guztiak egon ziren ingresatuta Iruñeako ospitalean, eta haur bat gau erdian esnatu izan ez balitz botaka egiteko, trajedia bat gertatu izango litzateke. Horregatik, behar beharrezkoa iruditzen zait behar diren lanak eta berrikuntzak egitea Arrakoko Benta egokitzeko eta gutxieneko segurtasun neurriak bete ditzan, denen onerako izango baita. Eta azkenik esan nahiko nuke, ez dudala ulertzen nola jarri den martxan horrelako sinadura bilketa bat aurretik azalpen hauek eman gabe. Denok nahi dugu Arrakoko Benta berriro irekitzea eta kanpamentua bertan egitea, baina gutxieneko segurtasun neurriak beteta, noski. Ikastola da bertako erantzule eta zuzendaria eta ezin ditu haur zein helduen bizitzak arriskuan jarri.

  23. Zurriola Ikastolako ADNaren barruan dagoen ezaugarria da neretzat Belagoa. Nere garaian barrakoi militarretan egiten genuen lo.Gaur egungo egoera erosoagoa dela komentatu didate, eta izaten jarraitu dezala!! Ez ditut ahaztuko Gamusinoen bila ateratzen ginaneko gauak! Edo “komunera” joateko garaia suertatzen zitzaizunean, maldan gora ziztu bizian, ilunpetan, zulo haien bila…
    Neretzako garai politak, eta gaur egungoarekin desberdinak, baina ez horregatik hobeagoak, dena-dela, dena zaindu beharra dago arlo guztientan!!
    gora BELAGOA!

  24. lau betserik ez dira nik arrakon igaro ditudan udak, baina hala ere ahaztezinak izan dira orainarte eta beti hala izando girela badakit. nik pasatako momentu horiek ikastolako beste haur guztiek pasatzeko aukera izan dezaten gustatuko litzaidake eta horretarako ezinbestekoa da arrakok bizirik eustea!
    AUPA ARRAKO!

  25. Arrakon pasa nituen nere lehen udalekuak eta geroztik urte batzuez bertan pasa izan ditut udako zenbait egun.
    egun hauek udako onenetarikoak izan dira dudarik gabe.
    denon artean (ikaskide, lagun, monitore, laguntzaile, sukaldari…) familia handi bat osatzen genuen.
    beste udaleku batzuk bisitatu ditut, baina ez da bat bera ere Arrakoren parekoa.
    mendien artean murgildurik jakuzi eta guzti du gure txokoak.
    oroitzapen ugari biltzen dira borda horretan, eta oraindik biltzeko daudenak.
    haurrek ezagutu beharko luketen tokia da, eta pena bat litzake horrelako toki bat galtzen uztea.
    ARRAKOK BIZIRIK DIRAU 🙂

  26. urte bat besterik ez naiz egonbelaguan eta egon naizen urtea nere bizitzako udararik hoberena izan da. Ezin da konparatu beste udalekuekin arrako bakarra da. Ez dauka munduko janaririk hoberena ezta instalaziorik hoberena baina aski da. GORA ARRAKO BENTA!

  27. Hitz gutxi dauzkat esateko . Arrakon egona nago eta alaba ere joan da eta biok bizi duguna errepikatzekoa da. Ez da hotela, ez eta diputazioko egoitza ere..baina horrek ematen dio bere xarma. Lagunekin joan nintzenean gogoan dut ez genuela asmatu kalentadorea pizten baina, komeriak komeri, moldatu ginen : arropa gehiago jantziz eta ” katuek bezela” garbituz. Baina horrek ez gintuen planaren aurrean kikildu !Eta gure helburu zen mendia , parajea eta naturarekin bat egitea ederki bete genuen. Alaba joan denean , lasai bidaltzen nuen, konfidantza nuen bererekiko monitoreekiko eta baita Arrako berarekiko ere. Esan behar dut urtero joan dela ( ikastola utzita ere,hau da, monitore gisa ) eta urtetik urtera bizipen berri batzuekin datorkigu!
    ANIMO! Arrakok berriro ikastolako proiektua izatea merezi du, ze utzita …. ikastolak galduko luke !

  28. Asko izan dira nik arrakon pasatako urteak, eta guztiz tristea iruditzen zait egoera honetara iritsi izana. Ikastolako gazte gehionok igaro izan ditugu bertan gure udara ugari eta denetik ikasi dugu. Gaur egun dugun mendizaletasuna gurekin bertan zeuden monitore eta laguntzaileei zor diegu eta tamalgarria litzateke gu baino gazteagoak diren haurrek pareja zoragarri hori ezagutzeko aukera galtzea.
    Gure garaian udako momenturik onenak bertan igarotakoak izaten ziren, mendira juten ginen hirutan edo lautan, inguruko herriak ezagutzen genituen, euskal mitologia eta ohituren inguruan dinamikak egiten genituen… Azken finean gure hezkuntzaren zati handi bat bertan jaso genuen, ikastolako irakasleek irakastea asmatuko ez luketen gauza ugari eta modu askoz ere herrikoiago batetan.

    Nahiz eta egoera ez izan denek desiatuko genukena lanean jarraitu behar dugu hau dena aurrera ateratzeko! Arrako Benta bizirik!

  29. Urte askotan nire seme-alabek Arrako bentan pasa dituzte oporrak eta dituzten oroitzapenak ahaztu ezinak dira, bai lehen urtetan ikastolako lagunez babestuta etxetik kanpo joaten ziren lehen esperientzian, baina baita nerabe eginda lagunekin ongi pasatzeko esperientzia ezin hobea izan dutenean. Eta ezin ahaztu azken urteetan Arrako bentaren antolatzaileek udalekuen antolaketan egindako hobekuntza guztiak ! Hori guztiagatik izugarrizko pena emango lidake ‘gurea’ den hau desagertu / birmoldatuko balitz. Animo eta milesker antolatzaile, begirale eta partehartzaile guztiei

  30. Arrako Bentan hainbat uda igaro ditudala esango banu, gezurra esango nizueke. Gau bat eta bi egun pasa nituen, Beñaten eskutik, bertso-afari baterako deituta. Nahikoa denbora hala ere, zer zeneukaten ikusteko. Askatasun ederra, paisai ederra inguruan naturaren erdi-erdian, jende jator eta abenturazalea… Afalondo ederra igaro, goizean Isaba inguruan ibili, bazkaldu eta erdi txantxetan erdi serio, hurrengo urterako zita jarrita pozik itzuli nintzen herrira. Ondorenean izan nuen izandako arazoen berri, tamalgarria benetan. Segurtasun baldintzk eta aitzakiak. Hitz xume hauek ez dute ezer askorako balioko, baina ea urteetan zuen kabi eta gune kuttun izan duzuen hori berreskuratzen duzuen. Eta Beñat eta biok gonbidatzen gaituzuen berriz!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude