2016ko URTARRILAren 29an, URDABURUKO ITZULIA. Pr-Gi-1003

Urtarrileko irteeran leku ezagun batera joango gara. Urdaburura.
Horretarako, kotxeak Idoia-Susperregiko jatetxean lagako ditugu.
Bertan, Listorretatik datorren Gi-1003 bideko marka zuri-horiak hartuko
ditugu eta buelta osoan jarraituko ditugu. Malmazarren GR-121eko
marka zuri-gorriak hartuta ere, Pagosarde paraje ederrera iritsiko gara.
Urdabururen iparraldean gaude. Lizarregiko leporaino iritsiko gara eta
GR-121 utzita, pista zabal batetik, pinudi ilun eta itxi batean sartuko
gara. Behin Untzegiko lepora iritsita, berriz ere, pagadi eder eta argitsu
batetik Pagosardera iritsiko gara gorako bidea hartzeko eta Idoiaraino
jaisteko.
Listorretako parkean bazkaltzeko lekua dago.

Denbora: 3 ordu t’erdi
Desnibela: 100 mt
Luzera: 10 km

Irteera: Goizeko 9:00etan, Hurran.
Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
Bazkaria: Norberak berea.

Hurrengo irteera: ULIZAR (868 mt) Otsailaren 26an

2016ko ABENDUAren 18an,ERNIOZABAL (1011 mt)

erniozabal-fotoAbenduko irteera Ernio aldean egingo dugu.
Horretarako, Hernialdeko herrixkatik abiatuko gara eta PR Gi-
80ko marka zuri-horiak jarraituko ditugu Lizarbakarraraino. Desnibel
“polita” egin dugu honaino eta azken 200 metro gelditzen zaizkigu
tontorreraino iristeko. Berriz ere, lizarra baka-bakarrik dagoen
lekuraino jaitsiko gara eta beti ere, marka zuri-horiak jarraituz,
beherako bidea hartuko dugu. Basa-bide eder eta estu batetik
hasieran eta geroz eta zabalago den bide batetik, Arreginearako
bidea hartuko dugu Hernialdeko kaskora iristeko.
Herriko frontoi ederrean bazkalduko dugu.

Denbora: 5 ordu
Desnibela: 700 mt
Luzera: 10 km.

Irteera: Goizeko 9:00etan, Hurran.
Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
Bazkaria: Norberak berea.

Hurrengo irteera: URDABURUKO ITZULIA. Urtarrilaren 29an

2016ko AZAROAren 20an,ANDATZA (562 mt)-DOMIÑAK!!!!

andatza2016

Aurtengo domiñak eta sariak banatu aurretik gertuko mendi
ezagun batera joango gara. Andatza edo Mendibeltzara, hain zuzen ere.
Horretarako, autoz, San Esteban baselizaraino joango gara eta
diotenez, buruko miñak kentzeko leku aproposa omen da hau.
Hemendik, porlanezko pista hartuko dugu eta Igartzabal eta Puela Berri
baserrietatik pasa ondoren, porlana desagertzen zaigu eta pinuen
artean, mendiko pistatik jarraituko dugu. Su-ebaki batera behin iritsita,
gorako bidea hartuko dugu eta GR-34 eta Donejakue bideko markekin
topo egingo dugu. Metro batzuk aurrerago, markarik gabe, pinudi beltz
eta ilun bat zeharkatuz, tontorretik gertu dagoen aterpera iritsiko gara.
Hemendik, tontorrera joango gara. Jaisteko, bide estuago batetik jaitsiko
gara eta gorako pista bera hartuko dugu. Bazkaldu, Zulo Zahar
elkartean bazkari goxo-goxoa, domina eta sari banaketa egingo dugu.

Denbora: 3’5 ordu
Desnibela: 460
Luzera: 9’5 km

 Irteera: Goizeko 9:00etan, Hurran.
Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
Bazkaria: Zulo Zahar elkartean.

Hurrengo irteera:Abenduaren 18an ERNIOZABAL (1011 mt)

2016ko URRIAren 23an,FINALISTAREN EGUNA-ZEGAMA

zegama12

Ikasturte honetako finalistaren eguna Zegamako Amezti Mendi Elkarteak antolatuko du. Horretarako, gure gozamenerako, bi ibilbide eder prestatu dituzte. Mendi buelta egin ondoren, beti bezala, sari eta diploma banaketa egingo dute.
Ibilbideen informazioa web orri honetan aurkituko duzue:
http://www.gmf-fgm.org/galeria/Eskola%20Mendi/Programa%20Dia%20del%20Finalista.pdf

Denbora: 2 ordu
Desnibela:1 ibilbidea 546 mt-2 ibilbidea 523mt
Luzera: 1 ibilbidea 10,3 -2 ibilbidea 9,3

Irteera: Goizeko 8:45ean, Zegamako Aitxuri Herri Eskolan
Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
Bazkaria: Norberak berea.

Hurrengo irteera: ANDATZA, azaroaren 20an. Bazkaria eta domiñak!!!!!!

2016ko IRAILAren 24an, ULIA-MIRALLeko ITSASLABARRAK

ulia

Ikasturte honetako aurreneko irteera inguruko bideetan egingo dugu. Uliako itsaslabar ederretan, hain zuzen ere.

Horretarako, San Pedroko autobusa hartuko dugu eta San Pedrotik bertatik hasiko gara. Senekozuloaraino behin iritsita itsasargiko eskailerak igoko ditugu La Platako itsasargira doan bidea topatu arte. Behin la Platara iritsita eta “autopista” utzita, behera doan bidexka  hartuko dugu itsas- labarretara jaisteko. Gora-behera ibiliko gara denbora guztian. KONTUZ!!! Itsas-labarretik ezin gertuago goazela!!!!!. Aranaga, Putakio, Salto, Tunela, Elgorri, La Caldera, Errotaxar, Ilurgita, Barraka, Emisarioa, Txoritxuluak, Kutraila… Uliako paraje ederrak baino ederragoetatik ibiliko gara ikastolara iristeko.

Hemen, ikastolan, bazkalduko dugu eta ikasturte honetako irteera egitaraua ikusiko dugu.

Denbora: 4 ordu
Desnibela:  Ibilbide gorabeheratsua.
Luzera: Kilometro batzuk…

Irteera: Goizeko 9:00etan, Hurran.
Garraioa: Lineako autobusa.
Bazkaria: Norberak berea eta ikastolan bertan.

Hurrengo irteera:Finalistaren eguna. Zegama. Urriaren 23an.

2016ko Ekainaren 11n, larunbata, GETARIA-ASKIZU

getari-askizu

Ikasturtea bukatzeko Getariako mahastiak eta baserriak bisitatuko ditugu mendi buelta bat eginez, jakina!!
Behin Getariara iritsita, Askizura doan galtzara zaharra hartuko dugu. Donejakue bidea ere, hemendik doa. Zabalaga baserrira helduko gara eta San Prudentziora doan bidea hartuko dugu. Bizkarraga baserriaren paretik pasako gara eta artadi zahar eta eder batera iritsiko gara itsasoko bista paregabeak ditugula. Aurrerago, Alikante baserria eta bere tomateak ikusiko ditugu. Mahastien artean Astiraino joango gara eta berriz ere, galtzara zaharra hartuko dugu eta ibilbidea erromesekin partekatuko dugu. Askizura iritsiko gara eta Arano baserrian GR-121 hartuko dugu Otaola mendixkara iristeko. Behin Arriurdineko tumulua ikusita, GRa utziko dugu eta beherantz joko dugu, berriz ere, abiapuntura iristeko.
Bazkaldu? Hondartzan, nola ez.

Denbora: 3 ordu
Desnibela: 215 mt
Luzera: 8,5 km

OHARRAK: LARUNBATEAN !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Irteera: Goizeko 9:00etan, Hurran.
Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
Bazkaria: Norberak berea.

Hurrengo irteera: IRAILEAN

2016ko MAIATZAren 29an, PUTTERRI(1229mt)

PUTTERRI

Aurtengo mendi potoloa Aralarren aurkitu dugu: Putterri. Aldapa bakarreko mendia da hau. Hori bai, hasiera-hasieratik goraka hasten da eta goraino atsedenik gabe. Dena ez dugu kontra edukiko eta bide osoa baso, pagadi, eder batetik doa ia-ia tontorreraino. Por zierto, Putterriko puntan bertako Dama bizi omen da kobazulo batean. Baita Eko ere. Ea biak ikusteko aukera dugun.
Jaitsiera leku beretik egingo dugu.
Bazkaria, eguraldia lagun, Lizarrustiko atseden-lekuan egingo dugu.

Denbora: 5 ordu
Desnibela: 721 metro
Luzeera: 9 km

Irteera: Goizeko 8:30ean, Hurran.
Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
Bazkaria: Norberak berea.

Hurrengo irteera: Ekainaren 12an Getaria.

2016ko APIRILAren 24an, LEUNETA-UNAMENE(883mt)

unamene

Kotxeak Aranoko herrian bertan lagako ditugu eta bertatik abiatzen den pista jarraituta, poliki goraka joanda, Errekalekuko lepora iritsiko gara. Hemen, eguneko aurreneko mairubaratzak ikusiko ditugu. Leku honetatik hiru aukera dauzkagu. Guk, eskuinetara doan pistatik doan bidea jarraituko dugu eta Unameneko harrespilaren ondotik pasa ondoren, Gipuzkoa aldera pasako gara Unameneko tontorrera iristeko. Hemendik, eta gertu dagoela aprobetxatuz, Leunetako tontorrera joango gara. Errekalekura jaitsiko gara eta bueltako bidean, gain-gainetik, gure arbasoen aztarnak ikusteko aukera paregabea izango dugu. Hainbat eta hainbat harrespila, tumulu, eta holakoak ikusiko ditugu. Oraumeko lepora iritsita, hasierako pistatik herrira itzuliko gara.
Bazkaldu, eguraldiak uzten badigu, herriko frontoian bazkalduko dugu.

 

Denbora: 4 ordu t’erdi
Desnibela: 443 metro
Luzeera: 12 km

Irteera: Goizeko 9:00etan, Hurran.
Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
Bazkaria: Norberak berea.

Hurrengo irteera: Maiatzaren 22an PUTTERRI (1299 mt)

2016ko MARTXOAren 13an, IBILALDI NEURTUA 2016

neurtua2016

Aurtengo ibilaldi neurtua Egiako Aitzarte Mendi Taldekoek prestatu dute. Ondoko mapan agertzen den moduan bi ibilbide prestatu dituzte. Bata, motza, 10,43 kilometrokoa da eta luzeak 13,62 kilometro ditu.
Ibilbide gorabeheratsua, mendian gaudela!!!!!, eta Donostiako inguruak ezagutzeko aukera paregabea dugu. Aldi berean, Donostialde eta Buruntzaldeko beste eskolekin batera mendian egoteko parada izango dugu.

Irteera: Goizeko 8:30ean, Egiako Martin Santos plazan

Hurrengo irteera: Apirilaren 24an,LEUNETA-UNAMENE (883 mt)

2016ko OTSAILAren 21ean, GAINTXIPIXA (626 mt) PR-Gi 46

Gaintxipixa

Otsaileko txangoa Gipuzkoako bazter eder batean egingo dugu. Lastur auzoko zezen plazaren inguruan lagako ditugu kotxeak eta 500 bat metro errepidetik egin ondoren, Abeletxen mendiko bidea hartuko dugu marka txuri-horiak jarraituz. Oso bide markatua eta pista batzuetatik ibili ondoren Gaintxipixako tontorra eskura izango dugu eta azken aldapa pikoa igo eta gero, gailur estura iritsiko gara. Bertatik bista ederrak daude.
Jaisteko, beste bide batetik joango gara. Berriz ere, marka txuri-horiak eta txuri berdeak tarte txiki batean jarraitu ondoren, utziko ditugu eta pista batetik Abeletxeraino iritsiko gara. Bertatik, errepidetik, Lasturreraino joango gara.
Bazkaltzeko, Lasturko frontoia, horretarako, leku ezin aproposagoa da.

Denbora: 3 ordu t’erdi
Desnibela: 475 metro
Luzeera: 5,7 km

Irteera: Goizeko 9:00etan, Hurran.
Garraioa: Familia bakoitzak bere autoa eramango du.
Bazkaria: Norberak berea.

Hurrengo irteera: IBILALDI NEURTUA Martxoaren 13an.